Bernadette Iratzoki Luro

Dantzaria, antzezlea eta irakaslea

Bernadette Iratzoki Luro (Azkaine, Lapurdi, 1959) antzerkilaria, irakaslea eta dantzari ohia da.[1]

Bernadette Iratzoki Luro
Bizitza
JaiotzaAzkaine, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irakaslea eta dantzaria

Biografia aldatu

Goi mailako dantzaria izana da, irakasle jardun du urte luzez, antzerkilari amorratua da, eta hori guztia, euskaraz.

Dantzari aldatu

Bernadette 7-8 urterekin hasi zen dantzan jaioterrian Euskal dantzako kurtso bat jaso ondoren, eta 15-16 urte arte Azkaineko taldean jarraitu zuen.

Dantza klasikoan ere hasi zen Donibane Lohizunen, baina beranduegi izan zen serioski ekiteko. 16 urterekin Biarritzeko Oldarra dantza taldearekin Parisera joateko aukera izan zuen. Oldarran hamazazpi urtez egon zen. Dantza klasikoa ere landu zuen. Zenbait sorkuntzatan parte hartu zuen: Gernika, Nafarroa...Hego Euskal Herriko dantza jaietan ere izan zen: Getxon, Bergaran, Donostian, Bilbon... Oldarrak abertzaletasunera hubilketa ere ekarri zion.

Dantzari klasikoa izateko ametsa ere bete zuen Oldarran, baina erdizka, gerora beste alor batzuk ere ukitu zituen: flamenkoan ere aritu zen.

Irakasle aldatu

Kanboko (Lapurdi) eskola pribatu batean hasi zen lanean, euskara irakasle ibiltari gisa. Bizpahiru urtez egon zen, baina ez zuen euskara irakatsi nahi, baizik eta euskaraz egin nahi zuen. Orduan, Seaskan sartu zen, 1981ean, Angeluko Blancpignongo ikastolan hasi, gero Donibane Lohizunekoan, eta, azkenik, 32 urtez Azkainekoan.

Antzezle aldatu

Bernadetten amak ere biziki maite zuen antzerkia.[2]Harengandik zetorkion agian zaletasuna. Antzerkian ibilbide luzea eginik: irakasle gisa betitik landu baitu hori ikasleekin, baina gero, Iduzkilore taldeko obra guztietan aritu da antzerkilari gisa. Senperen abiatu zen 1609 elkartea. Mintzaldiak egin zituzten orduko gertakari haiek oroitarazteko. Eta antzerki bat ere eman nahi izan zuten. Hala abiatu zen Iduzkilore taldean; lehen lanak ere izen bera zuen. Manex Fuchs izan zuten zuzendaria. Bigarren lana Hazparneko anderea izan zen, gailurrera eraman zituen Ander Lipusek.[3]

Geroztik ere, beste bi etorri ziren, Inazio Tolosarekin Telesforo ez da Bogart,[4] eta azkena, Maika Etxekoparrekin Herriko bozak, Piarres Larzabalek idatzia. Bere lagun Maddi Zubeldiarekin Oroitzen naizeno obra ere bultzatzen zuen.[5][6][7]

Erreferentziak aldatu

  1. Madariaga, Ainize. ««Batzuek behar dituzte bidaiak egin; ni beti ene tokian izan naiz, sinpleki»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
  2. «Antzerkia biziki maite zuen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  3. Vasco, Diario. (2015-02-20). «Teatro: "Hazparneko Anderea"» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  4. «Iduzkilore "Telesforo ez da Bogart"» www.kaixo.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  5. «Bernadette Iratzoki Luro, aktorea Iduzkilore taldean» ici, par France Bleu et France 3 (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
  6. «Bernadette Luro-Iratzoki» TZA (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
  7. «Koldo Mitxelena Kulturunea» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).

Kanpo estekak aldatu