Artikulu hau Zornotzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Berna (argipen)».

Berna Zornotzako ekialdean dagoen auzoa da, Iurretako mugan kokatua eta itsasoaren mailatik 90 bat metrora dagoena.

Berna
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZornotza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°11′13″N 2°40′36″W / 43.18694°N 2.67667°W / 43.18694; -2.67667
Garaiera90 metro
Demografia

Inguru naturala aldatu

Iparraldean Saratsubekoa auzunea, hego-ekialdean Arriandi*, hegoaldean Orozketa*, hego-mendebaldean Bernagoitia eta ipar-mendebaldean Euba mugakide ditu.

Ibaizabal herritik oso gertu igarotzen da, eta hegoalderago Mugarra (964 m) eta Gaintzorrotz (780 m) mendiak ditu zelatan.

(* Iurreta)

Kultura aldatu

Dantzak aldatu

"Ariñ-Ariñ" dantza taldea 1969. urtean sortu zen bertan, Bernako jaiekin bat eginez. Gaur egun 46 kide ditu, gehienak andrazkoak, hala inguruko auzokoak nola beste udalerri batzuetakoak, eta hiru taldetan banatuta daude adinaren arabera.

Orain arte bost ikuskizun sortu dituzte.

Jaiak aldatu

Abuztuaren lehenengo igandean ospatzen da jai nagusia auzoan, erromeria, dantzak eta bertsolariekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa