Zurbaranbarriko geltokia

43°15′50″N 2°54′49″W / 43.263941°N 2.913535°W / 43.263941; -2.913535

Zurbaranbarri Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Zurbaran auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Zurbaranbarri
Geltoki barruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Zazpikaleak  Bilboko metroaren 3. linea  Txurdinaga »
« Zazpikaleak    Txurdinaga »
« Zazpikaleak    Txurdinaga »
« Zazpikaleak    Txurdinaga »
« Zazpikaleak    Txurdinaga »
Kokapena
HelbideaZurbaran auzoa, 49-57; 48007
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera2017ko apirilaren 8a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Trena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Kukullaga Lezama
  Bilbo Bermeo
MetroaBilboko metroaren 3. linea  Matiko Kukullaga
Bilbobus22  Sarrikue - Atxuri
27  Arabella - Betolatza
62  San Mamés - Arabella
A1  Asunción - Plaza Biribila
G1  Arabella - Moyua

Geltokiak 5 minutura 7.418 biztanleri, eta 10 minutura 11.060 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak aldatu

Geltokiak hiru sarbide ditu, arrapala, eskailera mekaniko eta 24 pertsonentzako edukiera duten igogailu bikoitz bitarteko sarbide bana, alegia.

  •      Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 35 (Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea irteera)
  •        Zurbaranbarri auzoa, 62 (igogailu bikoitza) (Iturriondo Plaza irteera)
  •     Zumaia kalea, 35 (Zumaia irteera)

Gaueko sarbideak aldatu

  •      Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 35 (Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea irteera)
  •        Zurbaranbarri auzoa, 62 (igogailu bikoitza) (Iturriondo Plaza irteera)

Historia aldatu

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[3]

Urte bereko abenduaren 27an Euskal Trenbide Sareak Zumaia kaleko sarbidea irisgarri egiteko lanak lizitatu zituen, nasak eta mezzanina elkarlotzen dituzten bi igogailuren instalazio lanei ekiteko asmoz. Lanok 2018ko irailean hasi eta 456.000 euroko aurrekontua izan zuten, zazpi hilabeteko epearekin.[4] Zumaia kaleko sarbidea igarobide errodagarri bidezkoa da, eta ordura arte geltokiak zuen sarbide irisgarri bakarra Iturriondo plazan kokatuta dago, Zurbaranbarri auzo goialdean, behealdea sarbide irisgarririk gabe utzita. Hori dela eta, Zumaia kaleko sarbidearen mezzanina eta geltokiko nasak elkarlotzen dituzten bi igogailu instalatu ziren, 2019ko apirilean martxan jarritakoak.

Etorkizuna aldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu