Zurbaran Bilboko auzoa da, bigarren barrutian kokaturik dagoena, Uribarriko barrutian alegia. Auzoak 12.850 biztanle dauzka eta 0,43 kilometroko karratuko azalera. Auzoa hiriaren ekialdean kokaturik dago Artxanda mendiaren lehen maldetan. Maldak dira, auzoaren ezaugarririk nagusienetakoa. Auzoa 1950eko hamarkadatik aurrera eraiki zen, hiriak bizi zuen etxebizitza beharrizan handia zela eta.

Zurbaran
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′48″N 2°54′50″W / 43.26333°N 2.91389°W / 43.26333; -2.91389
Azalera0,43 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Auzoaren eraikitzean bi garai desberdindu litezke. Batetik Zumalakarregi etorbidearen ondoan kokatzen diren langile kooperatibek eraikitako etxe txikiak. Eta bestetik 1960ko hamarkadatik aurrera eraiki ziren etxebizitza blokeak. Garai hartan eraikitako etxebizitzak Zurbaranbarri izeneko gunean daude, eta Zurbaranen gorengo aldean kokatzen dira, Arabellako auzoaren iparraldean.

2010ean auzotik igaroko da EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea". Linea horrek Bilboko Alde Zaharra eta Etxebarri batuko ditu Bilboko ekialdeko auzoak zeharkatuz. Horrez gain, Bilboko aireportua hiriarekin lotuko ditu. Horrez gain, Bilboko udalak lurpeko aparkaleku berria eraikiko du auzoan "Aparkalekuen Plangintza Estrategikoaren" barnean.

Kalerik garrantzitsuenak aldatu

  • Lezamako Trenbide Zaharra kalea
  • Zurbaranbarri kalea

Elkarteak aldatu

Ikus, gainera aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu