Zuihōden (japonieraz: 瑞鳳殿?) Sendai hirian dagoen mausoleoa xintoista da.

Zuihōden
瑞鳳殿
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Miyagi prefektura
Izendaturiko hiriaSendai
Japoniako auzoaAoba-ku
Ur-masaHirose River (en) Itzuli
Koordenatuak38°15′03″N 140°51′56″E / 38.25081°N 140.86569°E / 38.25081; 140.86569
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1637ko abenduaren 10a
IzenaDate Masamune (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Date Masamune "dragoi begibakarra" Sendairen fundatzailea 1636an hil zenean urtebetean mausoleoa eraiki zen. Date Masamunez gain Date leinuko beste hainbat kide ere bertan hilobiratu ziren. Monumentu gehienak 1945eko bonbaketetan suntsitu ziren eta Momoyama estiloan berreraiki ziren hurrengo urteetan.

Monumentuak aldatu

  • Zuihōden (瑞鳳殿): Date Masamuneren (1567-1636) hilobia. 1931an Japoniako Altxor Nazional izendatu zuten.
  • Kansenden (感仙殿): Date Tadamuneren (1599-1658) hilobia. 1931an Japoniako Altxor Nazional izendatu zuten.
  • Zennōden (善応殿): Date Tsunamuneren (1640-1711) hilobia.
  • Myōnkaibyō (妙雲界廟): Date Chikamuneren hilobia.
  • Okosamagobyō (御子様御廟): Date jauntxoen haurrak lurperatu ziren hilobia.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu