Zuhur-hitza esaldi edo esaera gogoangarri bat da. Esaera horrek ikaskizun bat edo ironia bat izaten du. Esaeraren mezua garrantzitsutzat edo interesgarritzat jo da eta askotan errepikatu izan da.

Zuhur-hitzen mezua ikaskizun etikoak izan daitezke, iritzi ezkorrak, bizitzari buruzko iruzkin zorrotzak edo umoretsuak... Jende xeheak, herriak sortutako hainbat zuhur-hitz ahozko tradiziora garo eta geri atsotitz bihurtzen dira. Literatura mundutik edo literatura estiloa duten zuhur-hitzei aforismo deitzen zaie. Umorea helburu nagusitzat duten zuhur-hitzei epigrama edo ziri-bertso esaten zaie.

Gaur egun aldatu

 
"Yes We Scan". 2013. urtean mendebaldean zehar hedatu egin zen nazioarteko zuhur-hitza. Barack Obamaren hauteskunde-esloganaren aldaera umoretsua interneten pribatutasunaren kontrako ekintzak salatzeko. (Berlinen AEBetako eremuaren atarian egindako manifestazio bateko argazkia. 2013).

Urte askotako tradizioa duten zuhur-hitzak, ahozko tradiziora igaro diren heinean, atsotitz edo esaera zahar bihurtuko dira. Dena den, gaur egun etengabe publizitatetik, kazetaritzatik, literaturatik, musika herrikoietik, internetetik-eta eratorriak, arrakasta handia lortzen dute zenbait zuhur hitzek. Horietako batzuk beste hizkuntzetatik inportatu egiten dira, euskaratuta edo euskaratu gabe; esaterako, "Ez elikatu trolla", "Don't drive drunk" edo "Yes We Can".

Zuhur-hitz batzuek "lege" goitizena hartu izan dute. Jatorriz naturaren edo fisikaren legeen umorezko kalkoa egin zen. Zuhur-hitz edo aforismo diren "lege" horiek ez dira zertan beti umoretsu izan. "Lege" hauek beti ere ironia puntu bat izaten badute ere, eztabaidagarria da, esaterako Murphyren legea, Sturgeonen legea, Poeren legea edo Peterren hatsarrea noraino diren umoretsu eta noraino, besterik gabe, deskriptiboak.

Erabilera aldatu

Zuhur-hitzak kazetaritzan, literaturan, erabiltzetik kultura herrikoira zabaltzen dira batzuetan. Beste batzuetan, ordea, herriak sortu eta komunikabideek hedatu egiten dituzte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu