Zuberoako maskaradak

Zuberoako inauteria, ikuskizun zehatzez eta antzerkiko baliabidez osatua
Zuberoako maskarada» orritik birbideratua)

Zuberoako maskaradak Zuberoako neguko inauteria dira, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua eta goizetik egun ia osoz luzatzen dena. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da.

2009ko Maskaradak Barkoxen.

Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak eta, lehen ez bezala, emakumeek ere parte hartzen dute. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute eta, pastoralean bezala, beti errepikatzen diren pertsonaia finko batzuetan gorpuzten da ikuskizuna.

Historia aldatu

Euskal Herriko maskarada aldatu

XVI. mendean Ingalaterran sortu zen, eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren, eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada-egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura-balioa galdu zuen, eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina.

Zuberoako maskaradak aldatu

Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz-herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.

Kokapena aldatu

Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetean Zuberoako herri batek maskarada prestatzen du, lan horretan festa berezi bat sortuz.[1]

Pertsonaiak aldatu

Normalean, 25 bat lagunek osatzen dute segizioa, eta bi alde kontrajarritan banatzen dira: alde batetik, Gorriak, dotore eta ordenatuak eta, fanfarreak banatuta, Beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak.[2][3] Maskaradako bost dantzari hoberenak, Aitzindariak deitutakoak, gorrien taldean daude: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria.[4] Batzuetan aitzindari beltzak ere izaten dira.

Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak:[5]

 
Zamaltzain-dantza (Le dance du Chibalet), Paul-Adolphe Kauffmann, 1906.
  • Beltzen maskarada:
    • Xorrotxak: Zorrotzaileak, patroia eta mutila. Erremintak zorrozteari ekiten diote. Buruan, katagorri disekatua duen kapela daramate.
    • Buhameak: Lauek zurezko ezpata handia dute dantzatzeko.[7]
    • Kauterak: Sei dira, horietako bat (Bedezia) mediku-jantzita. Sustraiz egindako makilak dituzte, kaskabiloekin apaindurik daudenak. Arropa zahar eta txikitua erabiltzen dute, maila apala adierazteko.
    • Khestuak edo Kherestuak: Zamalzainen bi zikiratzaileak: patroia eta mutila, bearneraz egiten dute.

Zatiak aldatu

 
2010eko Larraineko maskarada: bi Txerrero, Kantiniersa, Gathuzaina eta Zamalzain dantzan.

Maskaradak hiru parte ditu, egun sinplifikatuak daudenak:

Barrikadaren haustea aldatu

Behin herrira helduta, erakustaldia prestatzeko segizioa herrian zehar ibiltzen da. Arribadaren soinuari jarraituz, etxe nagusiak bisitatzen dituzte, non jateko eta edateko ematen dizkieten. Horrela, herriko nagusiak omentzen dituzte.

Ofizioak aldatu

 
Buhameak 2006ko Urdiñarbeko maskaradan.

Ofizioak deitzen zaio arratsaldeko saioari. Maskaradan parte hartzen duten ofizio bakoitzak. Zati honetan pertsonaia bakoitzak bere antzerki-dantza saioa egiten du, bere ofizioa ardatz duen antzerki-erritual bat eskainiz. Txorrotxek dute ofizio bakoitza kantuz aurkezteko ardura, plazari itzulika, eta ofizioen artean tarkekatzen dira dantzarien emanaldiak.[8] Honela egiten du ofizioa bakoitzak:[5]

  • Marexalak: Zamalzaina ferratu behar dute. Hasieran gaizki eginen dute, eta ongi gero.
  • Khestuak: Zamalzain zaldiaren zikiratzea antzezten dute. Lehenbiziko saioan ez dute lortzen eta nagusiak, haserre, mutila kaleratu du. Haren ordez, Pitxu kautera hartu du laguntzaile, baina horrek lehengoa baino ezgauzagoa dela erakusten du. Izan ere, Zamalzainen ordez, Kantiniersa harrapatu baitu zikiratzeko. Berriro mutila onartu eta, orduan bai, Zamalzain zikiratu dute. Lana amaitutakoan, barrabilak (bi patata) airean botatzen dituzte.
  • Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria: Gabota dantza egiten dute, biribilean egiten den dantza korala.
  • Xorrotxak: Plazan sartu, abestien bitartez agurtu eta Jaunaren ezpata zorroztea izanen dute lantegia. Khestuek bezala, hiru saiakera behar izango dituzte. Lehendabizikoan nagusiak mutila kaleratuko du, bigarrenean Pitxu kontratatu eta okerrago eta, hirugarrenean, berriro mutila onartuta, lana ondo burutuko dute.
  • Buhameak: Plazan sartzen dira zarataka. Beren zurezko ezpatak erabiliz dantza basa egiten dute eta, ondoren, nagusia bere balentriak adieraziz plazan zehar ibiliko da.
  • Aitzindariak: Nagusien aurrean godaleta bat kokatu eta bakoitzak, haren gainean, Godaleta dantza egiten du. Oso dantza zaila da, dantzari bakoitzak godaletaren gainean salto egin behar duelako, hura bota barik.
  • Kauterak: Gutxienez lau galdaragilek antzezten dute, tartean Kabana patroia eta Pitxu mutila. Plazan zarata handia atereaz sartzen dira. Kabanak, liburu handi bat eta zartailua eskuetan dituela, mutilari galderak egiten dizkio zein herritan dauden jakiteko. Jaunaren pertza zaharra konpontzea dute eginbeharra. Lana ordaintzeko, Jaunak sos batzuk airean jaurtiko ditu. Buhame eta kauterek jauzi eginen dute dirua hartzeko eta Pitxu, azpian harrapatuta, hil eginen da. Zorionez, Bedeziak egindako ebakuntzari esker, Pitxu berpiztuko da. Ebakuntza aurrera joan ahala, Pitxuren gorputzetik mota guztietako objektuak ateratzen dituzte, eta Kabanak mutilaren testamentua irakurtzen du.
  • Batzuetan Jauna-Andereak eta Laboraria-Laborarisak beren dantza izaten dute maskaradaren barruan.

Jolasak aldatu

Ofizio-joko horien artean egiten dituzte dantza ezberdinak. Batez ere aitzindariek, eta dantza batzuk beste arizale batzuek ere bai. Branlean maskaradari guztiek parte hartzen dute eta ikusleen artetik ere jendea sartzen dute sokara. Azken jauzietan ikusleak ere gonbidatzen dituzte beraiekin dantza egitera. Egiten dituzten dantzetako batzuk, hona:[8]

  • Barrikada haustea. Goizean egindako bera egiten dute arratsaldeko ofizioen emanaldi hasieran. Plazari itzulia egin eta ondoren, gorriek banan-banan (edo talde txikietan) dantzatzen dute. Beltzek beren estiloko sarrera egin, eta azkenik txorrotxek kantuekin biribiltzen dute barrikadaren haustea.[8]
  • Gabota. Aitzindariek egiten duten dantza da, gehienetan biribilean, baina lerro irekian ere bai.[8]
  • Bralea. Soka-dantza da, eta hiru zati ditu:
    • Kontrapasa. Pertsonaiek 2/4 aldiko konpasa duen doinua, kate irekian dantzatzen dute, Jauna buruan eta Laboraria atzean. Entseinaria aurrean doa zuzenduz eta bandera eskuz aldatuz. Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa eta Zamalzainek biribil barruan dantza egiten dute elkarrekin.
    • Braletik jauzia: Hasieran pertsonaia guztiek ez dute dantzatzen, Entseinaria eta nagusiak tartean. Gero, bakoitzak bere abilezia erakusten du banan-banan.
    • Karakoiltzia: Katean dantzatzen den dantza geldoa da, pauso bakarra duena.
  • Dantza-jautziak. Aitzina Pika eta Moneinak ohikoenak dira, baina beste jauzi batzuk ere egiten dituzte. Moneinak luzea da eta urratsak kantatzen dituzte gehienetan. Aitzina Pika jauzi motza da, beraz, ez dituzte urratsak esaten gehienetan, eta normalki urrats hauekin dantzatu ohi da: aitzina pika (4 aldiz), xinple lauetan, zeina (2), ezker-eskuin, ezker eta hiru, eskuin.[8]

Zuberoatik kanpoko erakustaldiak aldatu

Normalean, maskarada ez da Zuberoatik kanpo egiten. Hala ere, batzuetan Baionan ere egin da.[9]

Hego Euskal Herrian, Gaztedik 1954ko maiatzaren 9an egin zituen Zuberoako dantza batzuk lehen aldiz, Dindirri dantza taldeak irakatsita. Gaztedik 1994ko otsailean egin zuen Santutxun bere lehen maskarada osoa. Ordu arte Donostiako Argia taldeak soilik lortu zuen Zuberoako maskarada oso bat kaleratzea 1980ko hamarkadan. Argiak jatorrian egiten den modu berberean aurkeztu zuen, baina 1994an, Gaztedik Bizkaiko lurraldera egokitutako antzezpen bat prestatzea lortu zuen, termino soziologiko eta linguistikoetan[10]. Ordutik aurrera, maskarada ugari era horretan oinarrituta egin dira.[11] Horietako batzuk, Lamiakoko maskarada, esate baterako, urtero-urtero ospatu dira denbora luzean zehar.[12]

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu