Zortea pertsona edo talde batek aldeko edo aurkako gertaerak izateko ustezko joera da, gertaera horien aparteko errepikapenean oinarrituta eta sineskeriaz bereganatzen dena. Aldeko gertaeren errepikapenaren kasuan pertsonak zorte ona duela esan ohi da; aurkako gertaeren kasuan, berriz, balbe edo zorte txarra dagoela esaten da. Beraz, zortea kontzeptu subjektiboa da, pertsona edo talde baten interesei buruz hartzen baita gertaera bat edo gertaera segida bat zorte oneko edo txarreko. Era berean, zortea izateko, aldez aurretiko ezjakintasuna edo ziurgabetasuna egon behar da gertatuko denari buruz. Beste alde batetik, zorteko gertaerak apartekoak izan behar direla nabarmendu behar da; izan ere, aldeko nahiz aurkako gertaera puntualak, senide baten heriotza adibidez, ez dira ebaluatzen zorte kontzeptua erabiliz, bizitzan arruntak diren gertaerak baitira, norberari zoritxarrez edo zorionez egokitu zaizkionak. Zorte ona erakarri nahiz txarra uxatzeko, kuttunak erabili ohi dira kultura anitzetan, zortea bera bezalaxe orobat sineskeriazko elementuak direnak.

Zorte ona erakartzeko Japoniako kuttunak.

Zientzian baztertzen den kontzeptua da, aparteko gertaera segida bat zoriaren kontzeptuaren baitan aztertzen baita, probabilitatearen bitartez. Adibidez, dado-joko batean 6 ateratzen denean irabazten bada eta 4 aldiz segidan 6 ateratzen bada, jokalariak zorte ona duela esan ohi da, baina posible bada hori gertatzea, 0.0007ko probabilitateaz hain zuzen, 10.000 aldietatik 7etan alegia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.