Zora Neale Hurston (Notasulga, Ameriketako Estatu Batuak, 1891ko urtarrilaren 7aFort Pierce, Ameriketako Estatu Batuak, 1960ko urtarrilaren 28a) antropologoa eta idazle folklorista izan zen. Garrantzi handia izan zuen Harlemgo Pizkundean.[1][2] Gaur egun bere literatur lana aitortua den arren, ez zen hala izan Zora bizirik zegoen bitartean eta, horregatik, pobrezian hil zen.[3] Haren lanik ezagunena, Their Eyes Were Watching God.[4]

Zora Neale Hurston

Bizitza
JaiotzaNotasulga (Alabama)1891ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaFort Pierce (Florida)1960ko urtarrilaren 28a (69 urte)
Hobiratze lekuaGarden of Heavenly Rest Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaHoward Unibertsitatea associate degree (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Barnard College
(1925 - 1928) Artean graduatu : antropologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, historialaria, eleberrigilea, idazlea, kazetaria, folklorista, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, antzerkigilea eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakFannie Hurst (en) Itzuli, Franz Boas eta Ruth Benedict
MugimenduaHarlemgo Pizkundea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

zoranealehurston.com
IMDB: nm0403678 IBDB: 9245
Facebook: 100050628423152 Musicbrainz: 68334184-44a3-4186-a906-db13c6019a6c Discogs: 2839561 Find a Grave: 2571 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Urte askoan uste izan da Hurston Floridako Eatonvillen jaio zela, afro-amerikar ugari bizi ziren leku batean. Inguru honek eragin nabarmena izan zuen bere idazteko moduan, bereziki bere ahozko tradizioagatik, eta bertako ipuin kontalarien originaltasun eta bat-batekotasunagatik. 1990ean zine zuzendari batek adierazi zuen Hurston Alabamako Notasulgan jaio zela benetan, eta hiru urte zituenean lekualdatu zela Eatonvillera. Dena den, ez dago datu nahikorik hau horrela zela erabateko ziurtasunez baieztatzeko.

Zora Neale Hurson zortzi anai-arreben artean seigarrena zen, John Hurston eta Lucy Ann Potts Hurston ziren gurasoak. Bere aiton-amona guztiak esklabutzan jaioak ziren. Aita predikatzaile baptista eta maizterra zen, beranduago arotz bihurtu zen eta Eatonvilleko alkate izatera ere iritsi zen. Bere amari buruz ez dago datu askorik, eskola irakasle zela soilik eta Hurstonek 13 urte zituenean hil zela. Bere presentzia etengabekoa da Hurstonen obretan, tradizio eta folklorismoari lotutako guztian.

Erreferentziak aldatu

  1. Boyd, Valerie. Wrapped in rainbows : the life of Zora Neale Hurston. Scribner ISBN 0-684-84230-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. Lucy Anne, Hurston. Speak, so you can speak again : the life of Zora Neale Hurston. (First. argitaraldia) ISBN 0-385-49375-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  3. (Ingelesez) Manning, Carol S.. (2002). «Hurston and Welty, Janie and Livvie» The Southern Literary Journal 34 (2): 64–72.  doi:10.1353/slj.2002.0008. ISSN 1534-1461. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  4. (Ingelesez) «Zora Neale Hurston» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).

Kanpo estekak aldatu