Zirta[1] (fenizieraz: צִירְטָה, Tzirta; latinez: Cirta) Numidiako Erresumako hiriburua izan zen, egungo Algerian. Nahiz eta Gerra Punikoetan, Numidiak erromatarren alde egin, hauek k. a. II eta I. mendeetan eskualdea inbaditu zuten, Julio Zesarren agindupean azkenean konkistatua izanda. Hiria suntsitua izan arren, Cirta Regina izendatu eta probintziako hiriburua izan zen. IV. mendean Konstantino Handiak berreraiki zuen eta bere izena eman zion: Konstantina.[2]

Numidiako mapa

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Aljeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu

36°22′03″N 6°36′43″E / 36.36750°N 6.61194°E / 36.36750; 6.61194