Ziro II.aren hilobia, Persiar Inperioaren sortzailea izan zen Ziro II.a enperadorearen lurperaketa lekua da. Inperio hau, bere erregealdian hedatu egin zen, Asia hegomendebalde gehiena konkistatu baitzuen, baita Asia erdialdearen zati handi bat ere, Egipto eta Helespontotik, Indo ibairaino ekialdean, ordurarte sekula existitu zen naziorik handiena sortzeko. Hilobia, K.a. 528an datatua dago.

Ziro II.aren hilobia
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaFars
Irango eskualdeaPasargad County
Koordenatuak30°11′38″N 53°10′02″E / 30.193921°N 53.167188°E / 30.193921; 53.167188
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 530
KomisarioaZiro Handia
Erabilerameskita
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
EstiloaAchaemenid architecture (en) Itzuli
Dimentsioak11,1 (altuera) m
Cella (arkitektura): 5,35 (zabalera) × 6,4 (luzera) m
Idulki: 12,3 (zabalera) × 13,35 (luzera) m
Ondarea

Ziro II.aren hilobia, akemenidar garaiko arte persiarrean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat zen. Bestea, Naqsh-e Rostamen dagoen Dario I.arena da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala. Eraikin xalo eta txiki bat da, orotara, 11 metroko altuera baino gutxiago duena. Kareharri karratuz eginiko basamentu baten gainean altxatzen da. Eraikinak, hiru metro inguruko luzera duena, edikulu forma du, frontoiarekin eta bi uretarako estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Apaindura, urria da. Lidiako hil eraikinetan oinarritua dago.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu