Zipaioa otomandar zalditeriaren sei dibisioen barnean zegoen eliteko zalditeria talde bateko kide bat zen. Ziur asko Mehmed II.ak sortua, elitezko gudarostea (infanterian jenizaroak bezala) osatu zuten. Bake garaian, zerga-biltzaileak ziren.

Otomandar zipaioak guduan, Józef Brandtek egina.

XVIII. eta XIX. mendeetan europarren eta, bereziki, britainiarren zerbitzutan ziharduen Indiako gudariaren izena ere izan zen, matxinada ospetsu bat egin zutenak. Britainiarren menpekoak Indietako Konpainiaren agindupean egon ziren 1858ra arte[1].

Hitzaren erabilera, Frantzia eta Portugalgo armada kolonialetara ere hedatu zen. Hortik, bigarren adiera bat orokortu zen, metropoliaren interesekin bat egiten zuen kolonia batena.

Izenaren jatorria aldatu

Pertsieraz sepāhi, hemendik turkieraz sipahi, non Sipahi tropak (nondik zipaio hitza eta beste europar hizkuntzetako izen batzuk, cipayo gaztelera, sepoy ingelesa, sipai katalana edo sipahi/cipaye frantsesa kasu, datozkigun) zalditeriako soldaduak ziren, horietako asko Afrika iparraldeko berbereen artean errekrutatuak. Izenari ospe gehien eman dioten tropak, ordea, Britainiar Inperioaren zerbitzura zeuden indiarrak izan dira .

Sipahien estatusa Erdi Aroko zaldun europarren estatusaren antzekoa zen. Sipahi, Otomandar Sultanak zuzenean emandako feudo (timar) baten titularra zen, eta honen diru-sarrera guztiak jasotzeko eskubidea zuen, militar bezala egiten zituen zerbitzuen truke. Timarreko nekazariak, ondoren, honi erantsiak ziren[2].

Historia aldatu

Sipahien gorputz militarra, ziuraski, Mehmed II.aren erregealdian sortua izan zen. Otomandar zalditeriako sei dibisioetako jendetsuena ziren, eta jenizaroen homologo, oinez eliteko infanteria bezala borrokatzen zutenak. Bake garaian, sipahiak ziren zerga bilketaren arduradunak.

Britainiar Inperioan aldatu

Modu espezifikoan, Indiako Armada britainiarrean, infanteriako jeneralarentzat erabilitako terminoa izan zen. Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako armadaren zati handi bat indiar zipaioek osatzen zuten.

Ingalaterrako zalditeriaren maila baliokidea sowar deitzen zen.

Frantses kolonizazioan aldatu

Afrika iparraldeko frantziar kolonizazio garaian, XIX. mendearen lehen herenetik, spahien[3] unitate eta erregimendu batzuk, frantziar espedizio armadaren gorputzean integratuak izan ziren.

Euskadin, mespretxuzko hitza aldatu

Euskadin, talde multzo baten aldetik, gaztelaniaz edo euskaraz, hitza mespretxuz erabiltzen da Ertzaintza izendatzeko, soldatapeko aldekoaren baliokidea izanik.

Hasiera batean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren gazte batzuk asmatu eta hitza erabiltzen hasi ziren. Denbora laburrean, ENAMeko partaideak zirenen artean hitz hau zabaldu zen. Testuinguru honetan, "Zipaio" hitza erabiltzen zutenen aldetik, ertzainak euskal herritarrak izanik ere, "kanpotarren" aginduak (hots, Espainiako legedia) betetzen edo betearazten zuten polizia zela leporatzen zieten (edo diote).

Bestalde, Ertzainari buruz mespretxuz hitz egiteko momentuan ezizen hau Euskadin orokortu da. Gaur egun sarritan ez du "kanpotarren aginduak betetzen dituena" esan nahi, baizik ertzainak iraintzeko edo bere aurka gaitzespena erakutsiz erabiltzen da.[4]

Euskaltzaindiaren hiztegian, berriz, honako hauek dira agertzen diren bi adierak[5]:

1 iz. XVIII. eta XIX. mendeetan Europako armada baten (bereziki Britainia Handikoaren) zerbitzura zegoen soldadu hindua.

2 iz. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). Ezarritako agintearen esanetara, bere herrikideen kontra ari den pertsona.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zipaio. .
  2. (Gaztelaniaz) «Sipahi | Caballería otomana» Sipahi | Caballería otomana 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «espahí | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  4. http://www.elmundo.es/elmundo/2012/12/19/paisvasco/1355934365.html
  5. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak aldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: zipaio .


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.