Zinestesia[1] edo kinestesia (grezieraz, κίνησις /kínesis/, ‘mugimendu’, eta αἴσθησις /aísthesis/, ‘sentsazio’) gorputz atalen mugimenduaren barne sentsazioa da, gihar zentzuak (giharren sentiberatasun sakonak) eta barneko belarriaren labirintoaren kitzikadurek emana. Kinestesiak garrantzi handia du mugimenduen koordinazioan eta gorputzaren orekan; kinestesia gabe ezinezkoa litzateke begiak itxirik mugimenduak koordinatzea eta oreka atxikitzea adibidez.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.