Ziklorama margolan panoramikoa da. Batzutan ere margolan horiek erakusteko prestatutako eraikinak ere izen bera jasotzen dute. Margolan horiek dimentsio handikoak izaten dira, batzutan 100 m.x10 m., eta horregatik, hobeto erakusteko, plataforma zilindriko baten gainean jartzen dira ikusleak barrutik ikusteko; horri esker ikuspegia 360°koa da. Helburua ikusleari inguratzea eta, horrela, gertaeraren edo toki eder baten erdian sentiaraztea da. Gai nagusiak, alegia, paisaiak eta gertaera historikoak dira. Erakusteko eraikinek ere forma zilindriko bera zuten kanpotik.

Scheveningen hiria, Hendrik Willem Mesdagen ziklorama,
Gettysburgoko ziklorama.

Historia aldatu

Lehenego zikloramek panorama izena izan zuten eta Robert Barker margolari irlandarraren ideia izan ziren. Proiektu horrekin Edimburgoko Calton Hilletik ikusten zen panoramika ikus arazi nahi zuen. Helburu horrekin, Edimburgon, 1787an lehen ziklorama sortu zuen. Beraz, hasiera-hasieratik espektakulu moduan sortu zen. Ideia XIX. mendean oso herrikoia egin zen eta ohikoak izan ziren herriz herri erakusten zirenak. Irudiarekin batera, musika eta ikusten zenari buruzko azalpenak eskaintzen ziren. XX. mendean arrakasta jaitsi egin zen baina, hala ere, asko aurkeztu ziren. Batzutan ere, errealismoa handitzeko asmoz, dioramak erabiltzen ziren. Hiri askotan espektakulu hauek eskaintzeko berezko lokal biribilak edo poligonalak eraiki ziren.

Ziklorama ezagunak aldatu

Esan behar da XIX. eta XX. mendean zehar margotu ziren ziklorama gehienak galdu egin direla. Hogeita hamar inguru dira egun osorik gordetzen direnak.

Ziklorama batzuk aldatu

Eraikinen galeria aldatu

Ziklorama antzerkian aldatu

 
Ben-Hur ekoizpenaren publizitatea.

Zikloramaren teknikak, bestetik, beste teknikak bezla (diorama, diaporama, kosmorama, pleorama, miriorama), antzerkigintzan aplikatu izan ziren ere bai. Lan horretan Louis Daguerrek, dagerrotiporen sortzailea, ospe handia lortu zuen XIX. mendeko bigarren hamarkadan teknikak horiek antzerkian aplikatuz. [1]

Bereziki 1899an Broadwayn Ben-Hur: A Tale of the Christ (1880), Lewis Wallaceren eleberrian oinarritutako dramatizazioan teknika horien erabilera garrantzitsua izan zen. Antzokian zaldien eta gurdien benetako lasterketa antzeztu zen zinta irristagarri baten gainean, halaber ziklorama baten gainean dekoratua mugitzen zen bitartean.[2] Lana 21 urtetan antzeztu zen eta ia 20 milioi ikusle ikusi zuen. Gero zineman egingo zenaren benetako aurrekaria izan zen.

Zineman aldatu

Zikloramaren kontzeptua XVIII eta XIX. mendetan aurre-zinematografian erabili ziren aurrekariekin lotu daiteke. Horietako batzuk, esaterako zootropoa, formato zilindrikoetan oinarritzen ziren.

Gaur egungo filmeen formatua, Lumière anaiek sortua, oso posizio abantailarsuan zegoen horrelako teknika panoramikoak erabiltzeko unean. Horrela zineorama sortu zen [3] Parisko Erakusketa Unibertsalean aurkeztu zena. Zineorama IMAX eta Circle-Vision 360° sistemen aurrekari moduan ikus daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20130926073856/http://web.mit.edu/comm-forum/mit5/papers/Walsh.pdf The Painters and the Miracles: How Morse and Daguerre Created the Idea of Media
  2. .
  3. "The Panoramas of the Paris Exposition". Scientific American Supplement (1287): 20631. 1900go irailaren 1.

Kanpo estekak aldatu