Zeusen estoa Antzinako Atenaseko eraikin bat da, Pausaniasek deskribatua.

Aurkitutako txatalek adierazten duten arkitektura estiloagatik, K.a. 430 eta K.a. 320 bitartean data daiteke.

Atenasko agoran eraikitako beste eraikin klasikoak ez bezala, bere fatxada, oso-osorik haitzurdinezkoa zen.

Estoa hau Zeus Eleuterios (Askatzailea) jainkoari eskainia zegoen. Funtzio erlijiosoa duen eraikin bat da, baina eraikin zibil baten forma duena, stoa bat. Zeus Eleuteriosen gurtzaren jatorria, Plateako guduaren ondoren data daiteke, K.a. 479tik aurrera.

Euren askatasunagatik borrokatu zuten eroritakoen ezkutuekin apaindua zegoen. Margoekin apaindua zegoen, Stoa Poikile eraikina bezala.

Kanpo estekak aldatu

37°58′33″N 23°43′20″E / 37.9757°N 23.7221°E / 37.9757; 23.7221