Zerrenda:Bizantziar enperadoreak

Bizantziar Inperioko agintarien zerrenda jarraian.

Ez da oso argia Erromatar Inperioaren eta Bizantziar Inperioaren arteko muga, bada bien arteko mugarik ez dela ere dioenik. Historialariek agintari ezberdinak hautatu ohi dituzte Bizantziar lehen agintaritzat:

Ondoren aipatzen den leinuen sailkapena ez da behin betikoa zenbait liburu eta mediotan beste sailkapenak aurki litezke betiere antzekoak direnak.

Erromatar agintariak aldatu

Konstantinotar dinastia aldatu

Leinuz kanpokoak aldatu

  • Joviano (332 - 364, agintari 363 eta 364 urteen artean): Julianoren aginduetara zegoen soldadua.

Valentiniar-Teodosiar Dinastia aldatu

  • Valente (328-378, agintari 364 eta 378 urteen artean): Valentiniano I.a Mendebaldeko Inperioko agintariaren anaia.
  • Teodosio I.a Handia (346-395, agintari 379 eta 395 urteen artean): Valenteren iloba baten senarra.
  • Arkadio (377-408, agintari 395 eta 408 urteen artean): Teodosio I.aren semea
  • Teodosio II.a (401-450, agintari 408 eta 450 urteen artean): Arkadioren semea.
  • Martziano (392-457, agintari 450 eta 457 urteen artean): Arkadioren suhia eta Teoddosio II.aren koinatua.

Leonen Dinastia aldatu

  • Leon I.a Handia (401-474, agintari 457 eta 474 urteen artean)
  • Leon II.a (467-474, agintari 474 urtean): Leon I.aren biloba.
  • Zenon I.a Tarasikodissa (425-491, agintari 474tik 475ra eta 476tik 491 urterarte): Leon I.aren suhia, Ariadneren , Leon II.aren amaren, lehen senarra.
  • Basilisko (agintari 475 eta 476 urteen artean): Zenonen tronu-lapurra, Leon I.aren koinatua.
  • Anastasio I.a Isauriarra (430-518, agintari 491 eta 518 urteen artean): Leon I.aren suhia, Ariadneren bigarren senarra.

Justiniar Dinastia aldatu

  • Justino I.a Handia (450-527, agintari 518 eta 527 urteen artean)
  • Justiniano I.a Handia (482-565, agintari 527 eta 565 urteen artean): Justino I.aren iloba.
  • Justino II.a (520-578, agintari 565 eta 578 urteen artean): Justiniano I.aren iloba.
  • Tiberio II.a (540-582, agintari 578 eta 582 urteen artean): Justinoren iloba-biloba baten, 574. urtean Justino II.ak semetzat hartua.
  • Maurizio (539-602, agintari 582 eta 602 urteen artean): Tiberio II.aren suhia.

Leinuz kanpokoak aldatu

  • Fokas Tiranoa (???-610, agintari 602 eta 610 urteen artean): Maurizioren tronu-lapurra.

Herakliden Dinastia aldatu

Leinuz kanpokoak aldatu

  • Leontzio (660-705, agintari 695 eta 698 urteen artean): Justiniano II.aren jenerala, Justiniano II.aren tronu-lapurra.
  • Tiberio III.a Apsimaros (???-705, agintari 698 eta 705 urteen artean): soldadua, Leontzioren tronu-lapurra.

Berrezarkuntza aldatu

  • Justiniano II.a Rhinotmetus: Leontziok tronua lapurtu zion eta Tiberio III.a garaituz itzuli zen agintera 705 eta 711 urteen artean.

Leinuz kanpokoak aldatu

  • Filipiko Bardanes (???-713, agintari 711 eta 713 urteen artean): soldadua, tronu-lapurra.
  • Anastasio II.a (???-721, agintari 713 eta 715 urteen artean): leinuz kanpokoa, Filipikoren idazkaria, Senatuak autatua.
  • Teodosio III.a (???-???, agintari 715 eta 717 urteen artean): zerga biltzailea, matxinaturiko tropek agintari izendatua.

Isauriar Dinastia aldatu

  • Leon III.a Isauriarra (675-741, agintari 717 eta 741 urteen artean)
  • Konstantino V.a Copronymus ("Izen likitsekoa") (718-745, agintari 741 urtean lehenekoz): Leon III.aren semea.
  • Artabasdo (??? - 743, agintari 741 eta 743 urteen artean): Konstantinoren tronu-lapurra, Leon III.aren suhia eta Konstantino V.aren koinatua.
  • Konstantino V.a Copronymus: boterea berreskuratu zuen 743tik 775era.
  • Leon IV.a Khazara (750-780, agintari 775 eta 780 urteen artean): Konstantino V.aren semea.
  • Konstantino VI.a Itsua (771-797, agintari 780 eta 797 urteen artean) Leon IV.aren semea.
  • Irene Atenaskoa (755-803, agintari 797 eta 802 urteen artean): Leon IV.aren emaztea, Konstantino VI.aren ama.

Leinuz kanpokoak aldatu

  • Nizeforo I.a Logoteta (765-811, agintari 802 eta 811 urteen artean): Ireneren aginduetara zegoen logoteta (inperioko ekonomiaren arduraduna).
  • Estaurazio (???-812, agintari 811 urtean): Nizeforo I.aren semea.
  • Mikel I.a Rangabe (???-844, agintari 811 eta 813 urteen artean): Nizeforo I.aren suhia, Estaurazioren koinatua.
  • Leon V.a Armeniarra (775-820, agintari 813 eta 820 urteen artean): Mikel I.aren jenerala.

Frigiar edo Amoriar Dinastia aldatu

Mazedoniar Dinastia aldatu

Leinuz Kanpokoak aldatu

  • Mikel VI.a Estratiotiko ("Gudazalea") (???-1059, agintari 1056 eta 1057 urteen artean): Teodoraren autagaia.

Dukas-Komneno Dinastia aldatu

Angelo Dinastia aldatu

Gurutzatuek Konstantinopolis hartu zutenekoa aldatu

1204. urtean gurutzatuek Konstantinopla hartu eta arpilatu zuten. Alexio V.a enperadorea hil ondoren, Konstantinoplako Inperio Latindarra sortu zuten, eta Balduin IX.a Flandriakoa bihurtu zen enperadore Balduin I.a izenarekin. Bizantziar Inperio osoaren gaineko kontrola erreklamatzen bazuten ere, latinoek ez zuten hiriburuaren ingurua eta Greziako zenbait eskualde baino kontrolatzen. Konstantinoplatik ihes egindako aristokraziak estatu berriak sortu zituen, eta ordura arteko Bizantziar Inperioa erresuma txikitan banatu zen: Nizeako Inperioa, Trebisondako Inperioa, Epiroko Despoterria etab. Aipaturiko hiru estatu berriak izan ziren garrantzitsuenak. Konstantinoplako patriarkak soilik bermatzen zuen bizantzioko agintarien titulua eta, guztien artean indartsuena Nizeako Inperioa zenez, estatu honetako agintariak izan ziren bizantziar enperadoreen oinordekoak. 57 urteren buruan Nizeak Konstantinopla bereganatzea lortu zuen, eta Bizantziar Inperioa berriro osatu zen.

Laskaris Dinastia (Nizeako Inperioa) aldatu

Paleologo Dinastia aldatu

Bizantziar agintari tituluaren eskaleak, erbestean aldatu

1502. urtean Espainiako Errege-erregina Katolikoek titulua erosi omen zuten, eta ordutik Espainiako erregeek ere erreklamatzen dute.

Kanpo estekak aldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizantziar enperadoreak