Zeltiko (antzinako herria)

Zeltikoak[1] (latinez: Celtici; portugesez: Célticos) Iberiar penintsularen hego-mendebaldean, Alentejon, Algarven, Badajozen eta Huelvako iparraldean Burdin Arotik aurrera bizi izan zen herri zelta izan zen.

Talde etniko infotaulaZeltiko

Motatalde etniko historiko
Geografia
JatorriaBetika eta Lusitania
EstatuaPortugal eta Espainia
KontinenteaEuropa

Galeziar, zeltiberiar eta turdetaniarrekin lotura estua zuten.[2]

Zeltiko hitzak berez, zelta herrien osotasunari aplikatzen zaion adjektiboa da: hizkuntza zeltikoak[3], herri zeltikoak, eta abar, eta zelta adjektiboaren sinonimoa da. Baina erromatarrek Celtici izen eman zietan Iberiar penintsulako hego mendebaldeko herri zelta hauei, eta horregatik, "zeltiko" izendapena eman zaie.

Jorge de Alarçãoren arabera, "Celtici" izendapena zenbait herri biltzen zituen talde bat izango litzateke, hala nola Saefes-ak eta Cempsi-ak (Cempsii), eta agian lusitaniarrak[4]. Izatez, jatorri zeltikoa proposatu da Cempsii etnonimorako, jatorrizkoaren izendapena izango zen Cimbii hitzaren egokitzapen grekoa litzatekeena, Algarbeko garaiko estela batean horrela jasota agertzen baita. Cimbii hori, irlandera zaharrean agertzen den cimb (zerga) eta cimbid (gatibu). *kimbiatis> zerga ordaintzen duena[oh 1][5].

Zeltikoak Alentejoko lautadak partekatzen zituzten turdetaniarrekin, eta ospetsuak mendebaldekoak. Posidonio eta Artemidoro bezalako autore zaharragoetan oinarritua, Klaudio Ptolomeok (K.o. 90 - K.o. 168), II. mendean bi herrien artean ezberdindu zuen. Pliniok bere Naturalis Historia idazlanean, esaten du Andaluziako Huelvara arte lurraldea okupatu zuten, lusitaniarren taldeko herri armatu moduan. Halaber, Pliniok herri honen lege, kultu eta oppiden izenak lusitaniartzat zituen. Herri zeltikoek burdinaren metalurgia erakutsi zieten Mediterraneo aldeko biztanleei.

Oharrak aldatu

  1. Historikoki, baita Antzinaroan ere, garaitutako herriei zerga ezartzen zien garaileak, Erromak egin bezala.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Berrocal-Rangel, Luis. (1992). Los pueblos célticos del soroeste de la Península Ibérica. Madril: Editorial Complutense ISBN 84-7491-447-7..
  3. (Frantsesez) Perdicoyianni-Paleologou, Helene. «Analyse Linguistique des Anciennes Langues Celtiques» Encyclopédie de l'Histoire du Monde (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  4. Alarcao, Jorge de. (1999). «Populi, Castella e Gentilitates» Revista de Guimarães, Guimarães Liburuki berezia I: 133-150..
  5. (Ingelesez) Koch, John. (2009). «A case for Tartessian as a Celtic Language"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 9: 339-351.  doi:https://doi.org/10.36707/palaeohispanica.v0i9.233..

Kanpo estekak aldatu