Zeleno (grezieraz Κελαινώ), greziar mitologian, zenbait pertsonairen izena da:

  1. Atlas titana eta Pleioneren alaba bat, zazpi Pleiadeetako bat beraz. Poseidon jainkoarekin ezkondu zen, eta, honekin, Liko eta Euripilo izan zituen. Prometeorekin ere ezkondu zen, eta honekin, Liko, Kimereo eta, agian, Deukalion izan zituen. Pertsonaia honen omenez, Pleiade izar multzoko izar batek, Zeleno izena darama.
  2. Harpietako bat
  3. Danaideetako bat, Egiptoren berrogeitamar semeetako bat zen Hiperbiorekin ezkondu zena. Poseidonekin ezkonduz, Zeleno izeneko seme bat izan zuen.
  4. Amazonetako bat, Heraklesek hil zuena.
  5. Hiamoren alaba, eta, agian, Delforen ama Apolo jainkoarekin.