Zefeida izar aldakor

Distira periodikoki aldakorra eta espezifikoa duen izarra

Zefeida izar aldakor bat erradialki pultsatzen duen izar mota bat da, tenperatura zein diametroa aldatuz dizdira aldaketak periodo eta zabaltasun egonkor eta erregularrekin eragiteko.

Euren argitasuna eta pultsazio periodoaren arteko harreman zuzen batek Zefeidentzat galaxian eta galaxiatik kanpo distantziak ezartzeko adierazle garrantzitsu bezala duten egoera ziurtatzen dute.

Zefeida izena Delta Cephei izarretik dator, Cepheus konstelazioko izarra, 1784an John Goodrickek aurkitu zuena eta aurkitutako mota honetako lehen izarra dena.

Zefeida klasikorik dizdiratsuenak aldatu

Jarraian ikusten den taulan euren gehienezko itxurazko magnitudearen arabera sailkatutako zefeida klasikorik dizdiratsuenak agertzen dira.

Izena Gehienezko magnitudea Gutxienezeko magnitudea Periodoa (egunak) Espektru mota
β Doradus 3,46 4,08 9,8426 F4-G4Ia-II
η Aquilae 3,48 4,39 7,176641 F6Ib-G4Ib
δ Cephei 3,48 4,37 5,366341 F5Ib-G1Ib
ζ Geminorum 3,62 4,18 10,15073 F7Ib-G3Ib
X Sagittarii 4,2 4,9 7,01283 F5-G2II
W Sagittarii 4,29 5,14 7,59503 F4-G2Ib
RT Aurigae 5 5,82 3,728115 F4Ib-G1Ib
S Sagittae 5,24 6,04 8,382086 F6Ib-G5Ib
Y Sagittarii 5,25 6,24 5,77335 F5-G0Ib-II
T Vulpeculae 5,41 6,09 4,435462 F5Ib-G0Ib
T Monocerotis 5,58 6,62 27,02465 F7Iab-K1Iab+A0V
AX Circini 5,65 6,09 5,273268 F2-G2II+B4
U Carinae 5,72 7,02 38,7681 F6-G7Iab
X Cygni 5,85 6,91 16,38633 F7Ib-G8Ib
S Muscae 5,89 6,49 9,66007 F6Ib-G0

Kanpo estekak aldatu