Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak

Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Campbell uhartearen ikuspegia.

Mota Naturala
Irizpideak viix, x
Erreferentzia 877
Kokalekua  Zeelanda Berria
Eskualdea2 Asia / Ozeania
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak, Zeelanda Berrian dagoen uhartedi hegoaldekoena da eta beste bost uhartedi txikiagoz osatua dago. 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zituen[1], denera 76.458 hektareatako hedadura du.

Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoen mapa.

Itsas hegaztientzako eremu garrantzitsua izanik 2014 urtean erreserben babesa indartu egin zen[2].

Kokapena aldatu

Zeelandia kontinentearen %93a itsaso azpian dago baina hainbat uharte baditu. Uharte handienek Zeelanda Berria osatzen dute eta kontinente honek hegoaldeko mugan kokatzen dira uharte subantartikoak, Antartikatik gertu hain zuzen ere. Uharte hauetan ez da inor bizi, Campbell uhartean dagoen meteorologia postuko zientzilariak izan ezik.

Uhartediak aldatu

Bost uhartedik osatzen dute Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak multzoa:

Uhartedia Deskribapena Irudia
Antipoda uharteak Azalera: 20,97 km²
Puntu garaiena: Galloway (402 m)
Uharte nagusia: Antipoda
 
Auckland uharteak Azalera: 625 km²
Puntu garaiena: Dick (705 m)
Uharte nagusia: Antipoda
 
Bounty uharteak Azalera: 1,30 km²
Puntu garaiena: Funnel (73 m)
Uharte nagusia: Depot
 
Campbell uharteak Azalera: 113,31 km²
Puntu garaiena: Honey (569 m)
Uharte nagusia: Campbell
 
Snares uharteak
(Tini Heke)
Azalera: 3,50 km²
Puntu garaiena: (130 m)
Uharte nagusia: North East Island
 

Fauna aldatu

Itsasoko hegaztien fauna da uharte hauetako aipagarriena. 126 hegazti espezie zerrendatu dira, hauetako bostek hemen bakarrik kumatzen dute[1]. Pinguinoen populazioak ere oso handiak dira.

Inguruko uharteak aldatu

1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa sinatu zen, Antartikaren estatusa finkatzen duena. Zeelanda Berriak hainbat uharteren jabetza eskatzen du, uharte hauena hain zuzen ere[3]:

  • Ross uhartea
  • Balleny uharteak
  • Roosevelt uhartea
  • Scott uhartea
  • Haggits zutabea

Mendebaldean Australiari dagokion Macquarie uhartea dago[4], honek ere antzerako ezaugarriak ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «New Zealand Sub-Antarctic Islands» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  2. «New Zealand» 1 NEWS NOW (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  3. «Disarmament Treaties Database: Antarctic Treaty» disarmament.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  4. Txantiloi:En-au «Australian Antarctic Division — Australia in Antarctica» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).

Kanpo estekak aldatu


50°45′00″S 166°06′14″E / 50.750°S 166.104°E / -50.750; 166.104