Zawyet el-Aryan, Egiptoko herri bat da, Giza eta Abusirren artean dagoena.

Zawyet el-Aryan
giza kokalekua
Zawyet el-Aryaneko amaitu gabeko piramideko arraultza formako sarkofagoa. 1905eko argazkia Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaGizako gobernadore-herria
Geografia
Koordenatuak29°54′N 31°12′E / 29.9°N 31.2°E / 29.9; 31.2
Map
Altuera50 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
Amaitu gabeko piramidea Zawyet el-Aryanen

Herritik mendebaldera, basamortu gunearen barnean, izen bera daroan nekropoli bat dago, bertan, bi piramide multzo daude, eta, salbuespen moduan, bi multzo hauek eta ez askoz gehiago.

Gaur egun, piramide estratifikatua eta iparraldeko piramidea deritze.

Piramide estratifikatua, Jaba faraoiarei ematen zaio, eta amaitu gabe geratu zen, faraoi honen erregealdi laburraren ondorioz, mailakatu motakoa, 83 metroko luzeraduna oinarrian eta 20 metroko garaieraduna. Piramidearen inguruan, 32 ganbera-biltegi txiki daude.

Bigarren multzoa, hondakinetan dagoen beste egitura bat, ez da sakon esploratu eta industu. Iparraldeko piramidea, Nebkara faraoiari ematen zaio, piramide honen oinarriak, 110 metroko zabalera eta 180 metroko luzera duelarik, Neferkara, Nebkara edo Nebkaren inskripzioak baititu zenbait bloketan. N. Swelimek, eraikin hau, III. dinastiaren amaieran datatzen du, Lauerrek piramide honentzat proposatutako kronologiari uko eginez, nork IV. dinastian datatzen duen.

Kanpo estekak aldatu

Zawyet el-Aryanen irudiak. Egiptomania