Zalantza erabaki eta ekintzen arloan azaltzen den terminoa da. Kontzeptu honek gure sinesmenetan eragiten du, fedeari edo balioei dagokionez.

Rene Descartes filosofoa izan zen beste filosofoen ideiak argitara ekartzen saiatu zena. Descartes zalantzarik gabeko egia baten bilaketari ekin zion. Planteamendu honetatik abiatuta zalantza metodikoa kontzeptua sortuko du. Zalantza metodikoa erreminta erabilgarri bat izango da inguruan duen guztia zalantzan jartzeko. Zalantza metodikoaren bidez, filosofoa ohartu zen bere inguruan dena zalantzagarria zela gauza bat izan ezik, bera eta bere pentsamendua eta bertatik ondorioztatu zuen bere maxima Cogito ergo sum.

Gizartean eragina aldatu

Zalantzak maiz arrazoira garamatza. Zalantzak edozein ekintzaren aurrean jendea pentsaraztera edo tentuz ibiltzera darama. Politika, lege eta etikak anitzetan norbanakoen erabakiak determinatu ditzake, kasu hauetan zalantzak lehendik ziurtzat eman dena kolokan jartzeko ahalmena du.

Arlo sozialean zalantzak mesfidantza sortzen du eta kasu anitzetan iritzi ezberdinak eztabaidatzera garamatza iritzi bat arbuiatuz edo defendatuz. Ilustrazio garaitik Mendebaldeko Europan joera hau ikusi daiteke autoritate eta tradizioari aurre eginez.

Zalantza kartesiarra aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zalantza metodiko»

Eguneroko bizitza eta zentzu komunetik Descartesen aurka egin diren argumentu eszeptikoek bitxiak dirudite. Argi izan behar da Descartesek ez zituela sinesmen multzo eta uste ziurrak nahasten nahiz eta biak ikerketa filosofikorako ezinbestekoak izan. Hauen bereizketa egiten du Descartesek: metodoaren erregelak (3.diskurtsoa) eta behin-behineko erregela moralak (1.diskurtsoa).

Ikerketa bera jarduera praktiko bat da eta bizitzaren egunerokotasunean topatu daiteke. Ikerketa hau aurrera eramateko zentzu komuna zalantzan jarri behar da, nahiz eta ikerketa egin bitartean bizitza normalean maiz erabili beharko duen ikertzaileak ere zentzu komuna. Baina ikerketa egin ahal izateko ez dugu bizitza arrunta eta ikerketa bera ezberdindu behar ezta garai bateko pentsamendua ardatz gisa hartu (hezi garen gizartearen doktrina). Proiektu kartesiarraren funtsa balio filosofikoak beste ideiak aztertzea da.

Argumentu eszeptikoak, zalantzak sortzen dituztenak eta Descartesek Hausnarketa metafisikoetan azaltzen dituztenak, Platonetik eratorritakoak dira (Cratilo eta Teetetes). Argumentu hauek ikerketarako erreminta garrantzitsuak dira. Lehendabizi irakurgarriak diren aztertuko da, eta behin hau ikusirik eztabaidarako bideragarriak diren. Bi baldintza hauek betetzen ez badituzte ezin izango dira ikertu. Bi baldintza hauek betetzen badira, Descartesen aburuz, argumentu hauek baliagarriak izango dira filosofiarako (baita ikerketa erreminta gisa ere).

Zalantza metodikoa, Descartesek Metodoaren diskurtsoa liburuan (1637), egia bilatzeko bidean sorturiko metodoa izan zen, berak metodo ziur baten beharra zuelarik. Horretarako Deskartesek matematikak erabiltzen dituen tresnak erabili zituen, bere proposamena dena zalantzan jartzea izan zen egia benetakoa zein zen jakiteko asmoz. Hainbat ideia zalantzan jarri zituen:

  • Filosofoek esan dutena zalantzan jarriko du.
  • Zentzumenetatik autemandako esperientziak zalantzan jarriko ditu. (Adibidez, eguzkia ez da ateratzen, gu gara bere inguruan biratzen dugunak)
  • Sentitzen edo pentsatzen duguna zalantzan jarriko du. Baliteke esperientzia hauek ametsetan bizi izana beraz, ezin dugu ametsa eta errealitatea bereizi.
  • Matematika bera ere zalantzan jarriko du. Nahiz eta matematika ametsetan egiazkoa izaten jarraitu, jainko maltzur batek sorturiko ideia izan daiteke.

Zalantza metodikoaren ondorio nagusia egia bakarra niak pentsatzen duela da, hau argi eta ebidentea da, zalantza ezina. Bere premisa garrantzitsuena Pentsatzen dut beraz, banaiz (Cogito ergo sum) bertatik dator eta bertatik niaren existentzia frogatu daiteke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu