Zaintzapeko Bakea, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna izeneko bere lanaren eranskinetan, Erdialdeko Lurraldearen historian, Eguzkiaren Hirugarren Aroan, Dunedain eta Elfoek Sauron eta bere aliatuen aurkako gerran izan zuten bake erlatibo bati deritzo.

Hau, Gandalf Istaria, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2063an Dol Guldurren sartu zenean posible izan zen. Han, Sauron ekialdera itzuli zela jakin zuen, eta Kontzilio Zuria informatu zuen, talde honetako partaideek, Sauronen gotorlekuaren gaineko zaintza zorrotz batz ezartzea erabaki zutelarik. Nazgûlak, Morgûleko Haranean ezkutatua mantendu ziren.

Zaintzapeko Bakea, Eguzkiaren Hirugarren Aroako 2460 arte mantendu zen, Sauron Dol Guldurrera armada handiago batekin itzuli eta Gondor erasotzen hasi zenean.

Gondorren, lehen Seneskalek gobernatzen zuten, Eradanetik hasi eta Denethor I.araino arte, nortzuk, neurri batean, euren kaltetutako nagusitasuna berrezarri ahal izan zuten.

Iparraldean, Arnor jada ez zen existitzen, baina, Eskualdean, oparotasuna zen nagusi, Tuk Familiako lehen Thainaren gobernupean. Brandioreindarrek Oreinak izeneko gunea kolonizatu zuten, eta bertan finkatu ziren.

Durinen leinuko nanoek, Thrain I.ak zuzenduak, Erebor uzten dute, eta Mendebaldeko gainontzeko familiekin biltzen dira, Mendi Grisetan.