Zadar Kroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duen Dalmaziako hiria da, Zadar eskualdearen hiriburua. Bere populazioa 75.082 biztanlekoa da (2011) eta Dalmaziako bigarren hiri handiena da Spliten ondoren.

Zadar
Zadar
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaZadar
AlkateaZvonimir Vrančić
Izen ofizialaZadar
Jatorrizko izenaZadar
Posta kodea23000
Geografia
Koordenatuak44°07′01″N 15°14′08″E / 44.117°N 15.2355°E / 44.117; 15.2355
Map
Azalera194 km²
Altuera1 m
MugakideakNin (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria70.779 (2021eko abuztuaren 31)
−4.303 (2011)
Dentsitatea367,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 384
Telefono aurrizkia023
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakDundee, Reggio nell'Emilia, Romans-sur-Isère, Fürstenfeldbruck (en) Itzuli, Prilep (en) Itzuli, Iquique, Padua, Székesfehérvár, Veliko Tarnovo, Veliko Tarnovo Municipality (en) Itzuli eta Banská Bystrica
MatrikulaZD
grad-zadar.hr

Etimologia aldatu

K.a. IV mendean liburnoen taldekoak ziren Jadasinoi leinua bizi zen bertan eta hiriak Idassa zuen izena. K.a. I mendean erromatarrek konkistatu zutenean Iader hiriburu inperiala bihurtu zen. Veneziarrek Zara deitu zuten eta Bigarren Mundu Gerraren Kroazian sartu zenean Zadar izena hartu zuen.

Geografia eta klima aldatu

Dalmaziaren iparraldean dago, Kvarne golkoaren azpian. Itsaso Adriatikoan sartzen den penintsula errektangular baten gainean eraikia dago eta irla ugarik inguratzen dute, ezagunenak Ugljan, Pasman, Iz, Dugi Otok eta parke nazionala osatzen duten Kornati irlak. Klima mediterranearra du.

      Datu klimatikoak (Zadar, Puntamika Borik)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.1 21.2 22.5 27.2 32.0 34.6 35.8 36.1 33.0 28.0 25.0 18.6 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.0 13.4 17.4 22.4 26.5 29.8 29.2 25.1 20.0 14.9 11.2 19.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.7 8.1 10.4 13.9 18.6 22.4 25.4 25.2 21.4 16.9 12.2 8.7 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 5.6 7.6 10.8 15.1 18.6 21.4 21.1 18.0 14.1 9.7 6.4 12.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.1 -8.6 -6.8 2.0 3.4 8.2 11.7 10.0 6.4 2.9 -2.6 -6.0 -9.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77 72 74 60 61 52 35 63 98 112 119 94 917
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.4 0.1 0 0 0 0 0 0 0 0 0.2 1.4
Eguzki orduak 119.2 137.6 181.1 207.0 263.8 295.5 349.0 310.8 249.3 184.0 125.7 106.8 2529.8
Iturria: Weatherbase [1]

Historia aldatu

K.a. IX mendean liburnoak (iliriarren leinu bat) zeuden inguru honetan. Erromatarren k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea, Illyricum probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro eta Eslaviarrek hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetan hungariarren eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere. 1409an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia bera menperatu zuen arte.

XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen. 1920an Rapalloko itunak Italian sartu zuen hiria baina honek Bigarren Mundu Gerra galtzean Jugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen. 1991an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina 1991 eta 1995 artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Foro erromatarra: Iader hiriko plaza nagusia zen, 100m x 45m, hiru alde marmolezko zutabedun arkoek osatzen zutela.
  • San Donato eliza: IX mendeko monumentu prerromanikoa da. Oin zirkularra du eta 27 metroko altuera duen kupula.
  • Santa Anastasia katedrala: Dalmaziako katedralik handiena da. XII eta XIV mendeen artean eraiki zuten estilo erromaniko berantiarrean eta gotikoan.

Kirolak aldatu

Hiriko kirol talderik famatuena KK Zadar saskibaloi taldea da. Kroaziako Liga birritan irabazi du eta Kopa bost aldiz. Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da, sei Liga eta Kopa bat hain zuzen ere.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Weatherbase: Weather for Zadar, Croatia. Weatherbase. Retrieved on November 22, 2011.

Kanpo estekak aldatu