Zaborra espazio publikoetan

Zaborra espazio publikoetan kalean, eraikin publiko eta beste espazio publikoetan behar ez bezala utzitako zaborra da, lurrera botaz edo zaborra botatzeko lekuetatik kanpo. Era askotako jokabideak barne hartzen ditu: paper bat lurrera bota, etxeko zaborrak ezarritako orduetatik kanpo uztea edo altzari eta elektrogailuak kalean abandonatzea. Gizalegearen aurkako jokabidea da, herritar guztien bizi kalitatea kaltetu egiten duelako eta askotan ingurumen-arazoak areagotu egiten ditu, hondakin horietako asko lekuz kanpo bota, birziklatu gabe laga eta azkenean natura-inguruneetan uzten direlako. Hiri gegienetan, horren aurkako araudia egoten da, horrelako jokabidea duten herritarrak kontzientziatu eta zigortzeko. Maiz, espazio publikoetako garbitasuna zaintzearen aldeko kanpainak ere eratzen dira.

Zaborra espazio publikoan egoerak behar bezala ez aurreikusteagatik sortzen da: irudian ikus daitekeenez, ezker aldean dagoen zaborrontzia ez da aski sortzen den zaborra guztia biltzeko. Gainera, ez du eskaintzen hondakinak gaika sailkatzeko aukerarik.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.