Zabaldika

Esteribarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Zabaldika[1][a] (artzibarreraz: Zabaldike)[b] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Zabaldika
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Zabaldikako ikuspegia Donejakue bidetik


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Zabaldika
Burua
(2019-2023)
Cruz Maria Zazpe Ripa
(kontzejuburua)
Posta kodea31699
Herritarrazabaldikar
Geografia
Koordenatuak42°51′20″N 1°34′57″W / 42.85559783°N 1.58239424°W / 42.85559783; -1.58239424
Azalera3,29 km²
Garaiera510 metro
Distantzia9,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria38 (2021:  0)

2021 urtean 38 biztanle zituen.

Bertako biztanleak zabaldikarrak dira.

Izena aldatu

Zabaldika edo Zabaldike toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Çavaldica (1268)
  • Çaualdica (1272)
  • Çaualdiqua (1274)
  • Çavaldiqua (1276)
  • Saualdiqua (1277)
  • Çavaldica (1301)
  • Çaualdica (1366)
  • Çabaldica (1366)
  • Caualdica (1532)
  • Zabaldica (1534)
  • Çabaldica (1591)
  • Zabaldica (1767)
  • Zabal-dica (1874)
  • Zabaldika (1956)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Zabadikako armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua »

Geografia aldatu

Zabaldika Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Zabaldikarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 30.0 38.0 41.0 42.0 42.0 38.0 33.0 24.0 20.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.1 13.8 15.6 19.9 24.4 27.6 27.8 24.0 18.6 12.3 9.0 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 5.4 8.4 10.2 14.0 17.9 20.5 20.5 17.2 13.2 8.2 5.2 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.8 3.0 4.7 8.2 11.4 13.5 13.1 10.4 7.8 4.1 1.3 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.9 -5.0 -3.0 -0.5 2.3 5.7 7.9 7.5 4.7 1.3 -2.6 -5.1 -5.9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 90.1 76.0 74.3 92.5 73.9 51.7 35.1 32.3 59.6 84.0 107.4 98.5 875.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.3 42.0 59.5 40.0 42.0 38.0 50.0 84.0 69.0 59.0 64.0 50.0 84.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.9 10.4 12.8 11.3 7.0 4.3 5.7 7.7 10.9 12.3 12.7 117.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.5 1.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.5 6.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Zabaldika nobleziaren jaurerriko antzinako toki bat izan zen, non Jerusalemgo San Joan (1231 eta 1272) eta Orreagako Santa Maria (1339 eta 1378) ospitaleek hainbat landa erosi zituzten. Bere elizaren patronatua, jada 1152an dokumentatua, auzotarrek Ollokiko jaunari laga zioten 1424an.

1835-1845eko udal erreformak arte, ibarreko diputatuak eta herriko etxeen artean txandaka aukeratzen zen erregidore batek gobernatzen zuten tokia (XVIII. mendearen amaieran hamalau etxe erabilgarri eta bi hondatu ziren, eta, XIX. mendearen erdialdera, hamabi bizilagun). 1802an, Arga ibaiaren gainean irin-errota bat duela adierazten da, hurrengo mendearen erdialdean oraindik egoera onean zegoena eta XX. mendean funtzionatzen jarraitzen zuena. 1850ean, abadearen aurkezpen-eskubidea izen honetako herriko Olloki etxeari zegokion.

Demografia aldatu

2021 urteko erroldaren arabera 38 biztanle zituen Zabaldikak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
21 24 24 24 27 25 26 27 26 27 27 33 34 28 29 32 38 38 33 34 29
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika aldatu

Zabaldikako kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Cruz Maria Zazpe Ripa da.

Kontzejua aldatu

Zabaldikako kontzejua kontzejukidek osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Cruz Maria Zazpe Ripa da.

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Zabaldikak kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
- 2015 2019
Cruz Maria Zazpe Ripa 2019 jardunean

Garraioa aldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Zabaldika Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Zabaldikar ospetsuak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /s̻aβ̞alð̞íka/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /s̻aβ̞alð̞íke/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zabaldika - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Zabaldika» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu