Zabalburu plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuko Abando barrutiko Abando auzoan dagoen plaza bat da. Autonomia kalea, Hurtado Amezaga kalea eta Juan de Garay kalearen arteko elkargunean dago.

Zabalburu plaza

Bilbo, Abando (auzoa), Abando
Zabalburu plazaren irudia.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Zabalburu plaza is located in Euskal Herria
Zabalburu plaza
Zabalburu plaza
Zabalburu plaza is located in Bizkaia
Zabalburu plaza
Zabalburu plaza
Zabalburu plaza is located in Bilbo
Zabalburu plaza
Zabalburu plaza
Koordenatuak: 43°15′26.75″N 2°56′03.40″W / 43.2574306°N 2.9342778°W / 43.2574306; -2.9342778

Bertan autobus zein taxi geltokiak daude eta baita Renfe Aldirien Zabalburuko geltokia ere.

Plazatik hurbil, Hurtado Amezaga kalean, San Frantzisko Asiskoaren eliza dago. Plazan bertan Zabalburuko dorreak kokatuta daude.

Izena aldatu

Izena Francisco Zabalburu Basabe (1826-1897) bilbotar mezenas, finantzari, lur-jabe, bibliofilo eta politikaria zenaren omenez darama.

Historia aldatu

Zabalburu plazaren eraikitzea Bilboko zabalgunearen hastapenarekin bat dator. Plazak Zabalburu familiari zor dio izena. Zabalburu familia Bilboko garrantzitsuenen artean egon zen, bizitokia gaur egungo plazaren albo batean zegoen jauregi batean zutela. Jauregia, Villa Mena izena zuena, 1968. urtean eraitsi zen Zabalburuko dorreak eraiki ahal izateko.

2008ko zaharberritzearen ostean aldaketa sakona jasan zuen. Bertako iturria 1967an eraikia izan zen baina diseinu berrian ez zuen lekurik izan. Zaharberritze lanean ostean 3.000 metro karratuko azalera berreskuratu eta haur parkea, neurri ezberdinetako zuhaitzak dituen hiri parkea eta lurzoru mailan dauden apaindutako bi iturri gehitu zitzaizkion. Bestalde, Mario Nanniren zortzi eskultura argidun ere baditu.

Eraikin interesgarriak aldatu

Zabalburu plazaren inguruan honako eraikin nabarmenak daude:

Garraiobideak aldatu

Bilboko Renfe Aldirien Zabalburuko geltokia eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat lineetako eta taxi geltokiak ere daude.

Etorkizunean tranbia geralekua eta Metroaren 4. linearen Zabalburuko geltokia eraikitzea aurreikusita dago.

Iruditegia aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu