Yusuf ibn Tashfin (arabieraz: يوسف بن تاشفين ناصر الدين بن تالاكاكين الصنهاجي‎; ? - 1106) agintari almorabidea izan zen, 1061-1106 artean, jatorriz berberea.

Yusuf ibn Tashfin

Almoravid emir (en) Itzuli

1061 (egutegi gregorianoa) - 1106 (egutegi gregorianoa)
Abu Bakr ibn Umar (en) Itzuli - Ali ibn Yusuf (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1009
Herrialdea Maroko
Talde etnikoaSanhaja (en) Itzuli
HeriotzaMarrakex1106ko irailaren 2a (egutegi gregorianoa) (96/97 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Zaynab an-Nafzawiyyah (en) Itzuli
Zainab al-Nafzawiyya (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAlmorabide
Hezkuntza
HizkuntzakAmazigera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Biografia aldatu

Jeneral eta aszeta handia izan zen. Abu Bakr almorabideen buruzagiak, matxinada bati aurre egitera basamortura joan beharra zuela eta, Yusufen esku utzi zuen Magrebeko aginpidea; Abu Bakr basamortutik itzultzean, Yusufek lortu zuen ospea zela eta, haren esku utzi zuen aginpidea. Yusufek, gaur egungo Maroko, Aljeria, mairuen mende ziren Espainiako lurraldeak eta Mallorca, Menorca eta Eivissa uharteak bereganatu baitzituen, ordu arte almorabideen erresuma ahula izan zena indar handiko inperio bihurtu zuen, eta, hala, almorabideen erresumaren sortzailetzat hartua da.

Erreferentziak aldatu