Yusuf ibn Abd ar-Rahman al-Fihri

Yusuf ibn Abd ar-Rahman al-Fihri (arabieraz: يوسف بن عبد الرحمن الفهري‎) al-Andaluseko hogeita hirugarren valia izan zen (747–756).[1] Abd ar-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi Poitiersko Guduko jenerala zuen aita.

Yusuf ibn Abd ar-Rahman al-Fihri
Al-Andaluseko valia

746 - 756
Tuwaba ibn Salama al-Gudami - Abderraman I.a
Bizitza
JaiotzaKairuan, 711 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaOmeiatar Kaliferria
HeriotzaToledo, 759 (egutegi gregorianoa) (47/48 urte)
Familia
AitaAbd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta agintaria

Septimania okupatu ondoren, omeiatarrak Proventzako Arlesera eta Avignonera sartu ziren 735ean, Abd al-Rahman al-Fihri Narbonako buruzagi militarraren gidaritzapean.[2] 747an Abd ar-Rahman ibn Katir al-Lahmi ordezkatu zuen eta Abbastar Iraultzaren eta Berbereen matxinadaren anabasa aprobetxatuz ia independentea izan zen.

756 hasieran, Zaragozan tropa yemendarren eta berbereen matxinada bat baretu ondoren, baskoiak ere matxinatu egin ziren. Abd ar-Rahmanek igorri destakamendu bat Ebron gora abiatu zen errebolta zapaltzera, baina baskoiek destakamendua birrindu zuten Iruñetik gertu.[2] Une horretan, Abd ar-Rahman omeiatar printzea Algecirasen lehorreratu zen. Abd ar-Rahmanek Málaga eta Sevilla hartu zituen eta 756an Musarahko guduan al-Fihri menderatu ondoren, emir bilakatu zen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..
  2. a b Lopez de Luzuriaga Martinez, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza : Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-591-2. PMC 1055581693. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  3. Payne, Robert. (1959). The Holy Sword: the story of Islam from Muhammad to the present. New York: Harper.

Kanpo estekak aldatu