Abu-Amir Yusuf al-Mutaman ibn Ahmad ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: أبو عامر يوسف بن أحمد بن هود المؤتمن‎ ; 1085ean hila) Zaragozako taifako zazpigarren errege independentea (1081-1085) izan zen, Banu Hud leinuko hirugarrena.[1] Al-Mutaman bi-llah (Allahren laguntzari esker babeslea) titulua bereganatu zuen.

Yusuf al-Mutaman
7. Emir of Sarakusta (en) Itzuli

1082 - 1085
Ahmad al-Muqtadir - Al-Mustain II.a
Bizitza
JaiotzaZaragoza, ?
HerrialdeaAl Andalus
Heriotza1084 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaAhmad al-Muqtadir
Seme-alabak
LeinuaBanu Hud (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta agintaria

Al-Muqtadir bere aita 1081ean hil zenean, taifaren mendebaldea (Zaragoza, Tutera, Huesca eta Calatayud) jarauntsi zuen, Mundhir bere anaia kostaldea (Lleida, Monzón, Tortosa eta Denia) izanik.[2] Iparraldetik Antso V.a Ramirezek eskualdea erasotzen zuenez, El Cid mertzenarioa alokatu behar izan zuen hiriburua defenditzeko. Gaztelar mertzenarioak nafar-aragoiarren erasoak oztopatu arren, 1083an Graus, Ayerbe, Bolea, Arascués eta Arguedas galdu zituen.

Gainera, errege jakintsua izan zen, matematika, astronomia eta filosofia landu zituen. Bere lanik garrantsitsuena Kitab al-Istikmal edo Hobeezintasunaren liburua (arabieraz: كتاب الإستكمال‎) izan zen, non geometria azaltzen da.[3] Cevaren teorema lehendabizikoz frogatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Viguera Molins, Mª Jesús. (1988). Aragón musulmán. Zaragoza: Mira editores ISBN 84-86778-06-9..
  2. Cervera Fras, M ª José. (1999). El reino de Saraqusta. Zaragoza: CAI ISBN 84-88305-93-1..
  3. Hogendijk, Jan P.. (1995eko otsaila). «Al-Mu'taman ibn Hud, 11th-century king of Saragossa and brilliant mathematician» Historia Mathematica (22): 1-18. ISSN 0315-0860..