Juri Sedykh

Yuriy Sedykh» orritik birbideratua)

Juri Georgiyevitx Sedykh (ukraineraz: Юрій Георгійович Сєдих; errusieraz: Ю́рий Гео́ргиевич Седы́х, Novotxerkaask, 1955eko ekainaren 11Pontoise, 2021eko irailaren 14a) sobietar atleta izan zen.

Juri Sedykh

Bizitza
JaiotzaNovotxerkassk1955eko ekainaren 11
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1955 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2021)
 Frantzia  (2000ko otsaila -
BizilekuaNovotxerkassk
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaPontoise2021eko irailaren 14a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Natalia Lisovskaya
Liudmila Kondratieva
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational University of Physical Education and Sport of Ukraine (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmailu-jaurtitzailea, atleta eta physical education teacher (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak Mailu jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaVolodymyr Volovyk (en) Itzuli
Anatolii Bondarchuk (en) Itzuli
Pisua110 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14223834 Olympic.org: yuri-sedykh Edit the value on Wikidata

Mailu jaurtiketan nabarmendu izan zen, eta bera izan da, hain zuzen ere, historiako atleta handienetako bat sail horretan. Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen, 1976. urtean lehena eta 1980an bigarrena (munduko errekorra lortu zuen). Ondoren, ordea, 1984ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ezinik gelditu zen, Europa Ekialdeko herrialdeek Los Angelesko jokoei egindako boikota zela-eta. 1988an parte hartu zuen berriro Olinpiar jokoetan, 33 urte zituela, eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Handik hiru urtera munduko txapeldun izan zen. Europako txapelketa irabazi zuen, halaber, 1978, 1982 eta 1986. urteetan, eta sei aldiz hobetu zuen munduko errekorra.

Erreferentziak aldatu