Yoshinogari arkeologia eremua

Yoshinogari arkeologia eremua (japonieraz: 吉野ヶ里 遺跡 Yoshinogari iseki?) , Japoniako Kyushu uhartearen ipar-mendebaldean dagoen Yoshinogari eta Kanzaki hirietako eremu arkeologikoa da. Yayoi Aroko asentamendua izan zen, k.a 300-250 urtetakoa.

Yayoi Aroko etxibitza berreraikiak.

Geografia aldatu

Ariake barne itsasotik 12 kilometro eskasera kokaturik dago Sefuri mendietako muino apal batean eta arroz-soro hezeek inguratzen dute.

Garrantzia aldatu

Japoniako eta munduko prehistoria ulertzeko arkeologi eremu garrantzitsua da, bere tamaina handiarengatik eta bertan aurkitu den tresneria ugariarengatik. Yoshinogariren barnean asentamendua, hilerria eta zanga eta hesolaz inguraturiko hainbat egitura daude. Guztira 40 hektarea dauzka.

Aurkitu diren objetuen artean Txinako brontzezko ispiluak, eta Japoniako brontzezko dagak, txanponak, ispiluak, kanpaiak, burdinezko eta egurrezko tresnak, giza-ile prehistorikoak eta beste hainbat daude.

Historia aldatu

Yayoi are goiztiarra aldatu

3 hektarea dituen asentamendu hesitua da. Harrizko eraikin gutxi batzuk eta hilobitako pitxarrak aurkitu dira.

Yayoi Aro ertaina aldatu

Hilobiekin loturiko egitura eta tresnak dira nagusi. Denetan aipagarriena 30x40 metro dituen hilobia kasu. Hainbat pitxar, Txinako jadezko apaingarriak eta Koreako brontzezko dagak aurkitu dira bertan. Aurkituriko tresnek erakusten dute estatus desberdineko jendea zegoela.

Egurrezko garaiak ere aurkitu dira asentamenduaren hegoaldean. Brontzeko olak ere bazeudela uste da, tresnak egiteko hainbat molde aurkitu baitira.

Yayoi Aro berantiarra aldatu

Muino apalaren inguruan zanga haundi bat zulatu zen, asentamendua eta hilerria barnean hartuz. Zanga honetatik kanpora etxe batzuk ere aurkitu dira, bakoitza bere zangak babestua.

Babesa aldatu

1986tik aurrera hainbat erakundek egin dituzte indusketak eta 1991ean "Eremu natural historiko berezia" izendatu zuten eta 1992an Parke Nazional bihurtu zen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu


33°19′25″N 130°23′26″E / 33.323611°N 130.390694°E / 33.323611; 130.390694