Yoshino gereziondoa (Prunus × yedoensis), 染井吉野 (japonieraz: Somei-Yoshino?) , Rosaceae familiako apaindura zuhaitz txikia da. Loredun gereziondo hau Prunus lannesiana var. speciosa eta Prunus subhirtella var. pendula[1] arteko hibrido bat litzateke eta 1720 inguruan sortu omen zen Edo eskualdean (Tokio, Japonia)

Yoshino gereziondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus ×yedoensis

Ezaugarriak aldatu

Zuhaitz txikia da (10-15 m) hazkuntza lasterrekoa. Udaberrian loratzen da (apiril hasieran klima epeletan).

Azala gris argia da.

Loreak arrosak dira kimuak irekitzean eta gero zuriak. Mordo elkartuak osaten dituzte, lauzpabost lorek osatuak.

Hostoak erorkorrak dira, eta udazkenean urre kolorea hartzen dute.

Landaketa aldatu

Egutera nahiago du eta lur drainatua eta azidoa. Ez du lehortea ondo jasaten.

Hibrido hau antzua da eta era begetatiboan ugaltzen da.

Sakura eta Hanami aldatu

Japoniarrek gereziondoen lortazea (sakura) ospatzen dute, Hanami izeneko agerraldietan.

Prunus ×yedoensis da gereziondo apaingarri estimatuena Japonian. Uhartedi osoan landatua dagoenez, klima azpitropikaleko Okinawa prefekturan izan ezik, meteorologoek erabiltzen dute loratze frontea neurtu ahal izateko.

Uniformetasun genetikoa aldatu

Prunus ×yedoensis hibridoaren uniformetasun genetikoari esker, barietate genetikoak ez du eraginik loratze datan, baizik eta egoera klimatikoak du batez ere[2]. Uniformetasun genetiko honen zergatikoa hibridoaren sorreran datza, espezie guztia zuhaitz hibridatu bakar batetik sortu baitzen XVIII. mende hasieran ugalketa begetatiboa erabiliz.

Azpi-espezieen zerrenda aldatu

[3]Catalogue of Life-ren arabera:

  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. mishimazakura
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. nudiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. shojo
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. surugazakura
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. taizanfukun
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. angustipetala Chan S.Kim & M.H.Kim
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. candida
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. grandiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. manadzurulittorea
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. nudiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. perpendens
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. rubriflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. surugazakura


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) H. Innan, R.Terauchi, NT Miyashita, K Tsunewaki. (1995). «DNA fingerprinting study on the intraspecific variation and the origin of Prunus yedoensis (Someiyoshino).» Japanese Journal of Genetics: 185–196..
  2. (Ingelesez) Ohashi Y, Kawakami H, Shigeta Y, Ikeda H, Yamamoto N... (2011). The phenology of cherry blossom (Prunus yedoensis "Somei-yoshino") and the geographic features contributing to its flowering.. .
  3. www.catalogueoflife.org,2012-04-09

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu