Evgeny Kissin

Yevgeni Kissin» orritik birbideratua)

Evgeny Kissinerrusieraz: Евгений Игоревич Кисин— (Mosku, 1971ko urriaren 10a) errusiar piano-jotzailea da. Ohi baino adimen handiagoko haurrentzako Gnessin Musika Eskolako ikasle izan zen. Sei urte zituela, Anna Pavlovna Kantorrekin hasi zen ikasten, eta hamabirekin Frédéric Chopinen pianorako bi kontzertuak jo zituen Moskuko Filarmonikarekin. Hala ere, Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua opus 23 lanaren joaldiak egin zuen ospetsu batez ere -1987an, Herbert von Karajanen gidaritzapean eta Berlingo Filarmonikoarekin egindakoak-. Gero, kontzertu bat eman zuen Tokion, zuzenean grabatu zena: Kissin in Tokyo. 1990eko irailean egin zuen debuta Estatu Batuetan, New Yorkeko Filarmonikoarekin eta Zubin Mehtaren gidaritzapean: Chopinen Pianorako 1. kontzertua mi minorrean, opus 11 jo zuen. Besteak beste, Haydn, Mozart, Rakhmaninov, Prokofiev eta Xostakovitxen kontzertuen grabazioak egin ditu Kissin: A Musical Portrait diskoan. Aipatutako musikari horien obrez gainera, Schumann, Liszt eta Beethovenenak ere baditu bere errepertorioan.

Evgeny Kissin

Bizitza
JaiotzaMosku1971ko urriaren 10a (52 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Erresuma Batua  (2002 -
 Israel  (2013 -
Hezkuntza
HeziketaGnessin Russian Academy of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Irakaslea(k)Anna Kantor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
RCA Victor
Melodiya (en) Itzuli

kissin.org
IMDB: nm1189905 Facebook: evgenykissin MySpace: evgenykissin Spotify: 71kYWgqr6eHLOZj6u3JTuJ iTunes: 398635 Last fm: Evgeny+Kissin Musicbrainz: 5761282a-0965-4ff6-9796-7b9ba0ed70e2 Songkick: 280147 Discogs: 834612 Allmusic: mn0001750978 Edit the value on Wikidata
Yevgeni Kissin
Evgeny Kissin autografoak sinatzen, 2009an Hong Kongen emandako kontzertu baten ondoren

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evgeny Kissin