Yazoo (musika taldea)

Artikulu hau Pop taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Yazoo (argipena)».

Yazoo (AEBetan Yaz izenarekin ezaguna) Basildon-en (Essex) sortutako synth-pop bikotea izan zen 1980ko hamarkadan, Vince Clarkek (teklatuak) eta Alison Moyetek (ahotsa) osatua.

Yazoo (musika taldea)
Datuak
JatorriaBasildon (en) Itzuli
Musika motasynthpop
Urteak1981
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mute Records (en) Itzuli
Vince Clarke
Alison Moyet
Informazio gehigarria
yazooinfo.com
Twitter: yazooinfo Youtube: UCoWPcbkqIWosJZk6Netpibg Spotify: 1G1mX30GpUJqOr1QU2eBSs iTunes: 713818 Last fm: Yazoo Musicbrainz: 42922db2-2e80-44b8-9cdf-0b3a6634c124 Songkick: 267809 Discogs: 2713 Allmusic: mn0000958839 Deezer: 2422 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Bikotea 1981aren amaieran sortu zen: Depeche Mode-tik zetorren Clarke eta musika aldizkari batean Moyetek jarritako iragarkiari erantzun zion. Hala ere, biek eskola egunetatik ezagutzen zuten elkar, eta Clarkek entzuna zuen Moyeten ahots indartsua eszena punk lokalean.

Hurrengo 18 hilabeteetan bikoteak bi disko kaleratu zituen, Upstairs at Eric's and You and Me Both, kritikaren oniritzia jaso zuten, eta zenbait single arrakasta handia izan ziren.

1983an haserre bukatu zuten. Moyetek bakarkako karrera arrakastatsua izan zuen ondoren, eta Clarkek Erasure sortu zuen. 2008 eta 2011n agerpen bateratuak egin zituzten, aspaldiko haserreak gaindituta[1].

Euren musika ibilbidea laburra izan zen arren, eragina utzi zuten. Clarkeren sintetizatzaile doinuak Moyet-en ahotsaren blues eta soul- ukituekin nahastuta, geroago ohikoagoa bihurtu zen konbinazio berritzailea izan zen orduan.

Hainbat talderen inspirazio izan ziren, hala nola LCD Soundsystem, Hercules and Love Affair, La Roux, Shiny Toy Guns eta Blaqk Audio[2].

Clarkeren jotzeko estiloa, serio eta ia hieratiko teklatuen atzean, inspirazio izan zen beste batzuentzat, rolaren ezaugarri berezkia kasik (adibidez Chris Lowe teklatuetan Pet Shop Boys taldean)[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «The Quietus | Features | A Quietus Interview | Alison Moyet Interviewed: Only You - The Story & End Of Yazoo» The Quietus (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  2. (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (2007-10-13). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).
  3. (Ingelesez) «SUDDEN CREATION Synth Boys Don't Smile» THE ELECTRICITY CLUB 2015-11-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).

Kanpo estekak aldatu