Kurgan Kultura edo Jamna Kultura Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan (K.a. 3600-2300 artean) Bug, Dniester eta Ural ibaiaren arteko lurraldeetan (Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltzaren arteko estepan) garatu zen kultura arkeologikoa da.

Kurgan edo Jamna kulturaren kokapena

Kultura honetako jendea nomada zen, nahiz eta ondoko ibaietan hainbat nekazal alor izan. Kultura honetako ezaugarri nagusia, berriz, kurgan (tumulua errusieraz) izeneko ehorzketak ziren. Gorpua ahoz gora eta belaunak tolestuta hilobi txiki batean kokatzen zen. Geroago gorpua buztinez estaltzen zen. Animalien gorpukiak (txerriak, ardiak, ahuntzak edo zaldiak) ere daude kurganetan, aitzinindoeuroparrekin eta aitzinindoiraniarrekin lotzen den ehorzketa-jarduera.

Izan ere, Jamna kultura aitzinindoeuroparrekin uztartu da, Marija Gimbutas ikerlariak garatutako Kurgan hipotesian. Teoria horren arabera, beraz, indoeuroparren jatorrizko lekua, Urheimat deritzona, Kurgan kulturako kokagunea (Kaspiar eta Itsaso Beltzaren arteko estepa) izango litzateke.

Europa ekialdean aurkitu den gurpildun gurdirik zaharrena kultura honen Kurgan (tumulo) batean aurkitu zen. Storozhova Mohyla tumuloa da eta Ukrainian dago.

Kanpo estekak aldatu