Yamaguchi parkea Nafarroako Iruñea hiriburuko parkerik garrantzitsuenetako bat da.

Yamaguchi parkea
Yamaguchi parkea. Japoniar lorategia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°40′W / 42.81°N 1.66°W / 42.81; -1.66
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997
Inaugurazioa1996
Arkitektura

Izena aldatu

Izena Iruñearekin senidetua dagoen Japoniako Yamaguchiko hiriaren omenez darama.

Kokalekua aldatu

Mendebaldea auzoan dago, Yamaguchi plazaren alboan.

Historia aldatu

Parkearen eraikuntza 1988an Iruñea eta Yamaguchi hiriaren arteko senidetzetik dator, XVI. mendea Frantzisko Xabierkoa Japoniaren ebanjelizazioan bertaraino iritsi baitzen.[1] 1997an japoniar paisaialariek diseinatu zuten eta ekialdeko estiloa da hainbat detailetan, gogoeta eta lasaitasunera gonbidatzen duen paisaia bat lortu zutelarik, lau urtaroei ere omendu nahi izan zitzaielarik.

Parkea aldatu

Guztira 85.000 metro karratu dauzka. Parkearen erdialdean urmael bat dago, eta albo batean Iruñeko planetarioa.

Bertan aurki daitezkeen japoniar estiloko eraikuntzen artean suhana (hondartza), azumaya (lakuaren gaineko etxola), yatsubashi eta ishibasi (zubiak), taki (ur-jauzia) edo geiserra daude.

Ondare nabarmena aldatu

Parke honetan nahiz inguruan honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:


Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


Kanpo estekak aldatu