Yamagata Aritomo
Yamagata Aritomo (japonieraz: 山縣 有朋 , Hagi, Japonia, 1838ko ekainaren 14a – Odawara, Japonia, 1922ko otsailaren 1a) Japoniako Armadako mariskala eta Japoniako politikaria izan zen. Txinaren kontra 1894an borrokan aritutako gudarostearen buru izan zen. Gobernuburu izan zen 1898tik 1900era, eta estatu nagusiko jeneral-buru, japoniarren eta errusiarren arteko gerran. Behin baino gehiagotan izendatu zuten Gerrako ministro ere, eta 1905etik 1913ra Estatuko Isilpeko Kontseiluko buru izan zen.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yamagata Aritomo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.