Xiongnu edo Hsiung-nu (txinera tradizionalez: 匈奴; pinyinez: Xiōngnú,[1] xiong1.nu2 ahoskatua) Txina iparraldeko eta Mongolia inguruko aldeetan antzinako nomaden konfederakuntza zen, K.a. 209tik k. o. 93ra arte iraun zuena.

Talde etniko infotaulaXiongnu


Motaetnia, talde etniko historiko eta antzinako herrialdea
PeriodoK.a. III. mendea - V. mendea
KontinenteaAsia
Hedapen mapa

Xiongnuen informazio gehiena Txinatik datorkigu eta partekoa da. Hitz gutxi geratu dira (izenak eta tituluak batez ere). Batzuen aburuz hunoekin lotuta zeuden.

Xiongnuen antolaketa aldatu

Chanyu edo shan-yü errege gorena zen Txinako enperadorearen parekoa. Longcheng (蘢城), Khöshöö Tsaidam hurbil Mongolian, urteko asanbladaren lekua eta hiriburua zen. “Chanyu”pean bi “Tuqi”erregeak , eskuineko eta ezkerrekoak, ziren; ezkerrekoa ustezko erregegaia izaten zen Beijing iparraldean. Gero, paretan, guliak (kuli, 'erregeak'), armadaren buruak, gobernadore handiak, dunghuak (tung-hu), guduak(ku-tu), mila gudari buruak, ehunekoak eta hamarretakoak. Nazioa armadako bezala antolatuta zen.

Historia aldatu

Txinako Qin dinastiak K.a. 215ean Ordos lurraldetik kanporatu zuen Xiongnuak Mongoliarantz. Touman gidapean sufrituta gatazka horren ondorioa, konfederakuntza izan zen, chanyu ( edo buruzagi) berriarekin Maotun edo Modu Chanyu K.a. 209.

Aurrerantzean Modu Chanyuren lidergopean (K.a. 174arte) botere handia lortu zuten gaurko hegoaldeko Siberia, Mongolia, Gansu eta Xinjiang lurraldetan, Txinako mugetara arte. Horretarako, Mongolia ekialdeko eta Mantxuriako "Donghu"ak eta Gansuko Yuezhiak menperatu zituen, eta txinatar Han dinastia berriko Liu Bang enperadoreari kolokan zuten.

K.a. 198ko bake-negoziazioen bidez Han dinastiak printzesa bat (zeta, likore eta arroza opariekin) bidali zion “chanyu” xiongnuari, eta muga harresi handian finkatu zen. Hurrengo 70 urtetan hitzarmena berritu zen bederatzi aldiz gutxienez “opariekin” noski. Hala ere, Laoshang Chanyu (Modun semea) K.a. 166an eta bere oinordekoa K.a. 158an milaka zaldiekin sartu ziren txinatar inperioan. Xiongnu aurre egiteko txinatarrek ikerlaria bidali zuten mendebalderantz Yuezhi herriaren bila, gero Zetaren bidea izango zena aurkitzen.

K.a. 129an 40.000 zaldizko txinatarrek (Han dinastiak) xiongnu lurraldea eraso zuten, K.a. 127an Ordos lurraldea bereganatu zuten, K.a. 198an berriro irabazi zuten eta K.a. 119an 150.000 txinatar gudariek xiongnu chanyuari Gobi basamorturantz kanporatu zioten; 80.000 edo 90.000 xiongnu hil ziren. Gainera txinatar inperioak Gansu pasabidea (hau da mendebalerantz bidea) kontrolpean hartu zuen.

K.a. 60–53an 12garren chanyuren oinordetzaren ondorioz, barne-guda zen xiongnuen artean. Huhanye-k chanyu izatea lortu zuen, txinatarrren laguntzarekin, baina Txinaren menpean, eta mendebaleko erdia gabe (xiongnu hauek bereiztu ziren).

Huduershik (K.o 18-48) Xin dinastiaren arazoaz baliatu zen mendabaleko lurraldeak eta wuhuan herria kontrolpean hartzeko. Baina Huduershi eta gero bi chanyu artean banatu ziren ekialdeko xiongnuak: iparraldeko eta hegoaldeko xiongnuak. Hegoaldeak Txinaren menpean geratu ziren 50ean; iparraldeakoak 85ean sakabanatuta ziren xianbeien bidez, eta 89an hondatuta txinatarren aurrean.

Txinan geratu ziren xiongnuak txinatarrek irentsi zituzten. Hala ere, xiongnu-txinatarrek estatu txiki batzuk eraiki zituzten; 310-318 urtetan Lieu Tsong xiongnu-txinatarrak bere boterea zabaldu zuen iparraldeko Txinan eta Jin dinastiaren gortea Nanjingera mugitu zen beharrez.

Batzuk (De Guignes historialari frantsesa aitzindari) esaten dienez huno herria mendebaleko xiongnu herritik dator, (mendebalean zirenak K.a. 60–53an). Txinatar hitza 匈 ( gaur xiong) aintzinako arrasto duten gaurko hego dialektoetan /hʊŋ/ esaten da eta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu