Xilofonoa (grezieratik ξύλον, xýlon, "zur" + φωνή, foné, "hots") perkusiozko musika tresna da, soinu zehatzeko laminofonoa, jatorria XVIII. mendean duena. Zurezko xafla bakoitza eskala kromatikoaren musika nota zehatz baten arabera gozatzen da. Xaflen ordena, piano baten teklatuaren oso antzekoa da.

Xilofonoa

Xilofonoak, danbor gozagarriaren eta mailu aurrerakuntza teknikak erabiltzen ditu.

Xilofonoak, bere ahaide marinbak baino doinu biziagoa du, eta musika notak, askoz gutxiago mantentzen dira. Oraingo xilofonoek, perkusio xafla laburrak dituzte. Marinbarena baino erregistro baxuagoa duen xilofonoari, xilorinba deitzen zaio.

Xilofonoak garrantzi handia du hainbat musika klasikoetan. Ezagunenetarikoak Danse macabre eta Carnival of the Animals, Camille Saint-Saënsenak, eta Gustav Mahlerren 6. sinfonia dira.

Xilofonoaren familiakoa metalofonoa da.

Irakaskunta musikala aldatu

Xilofonoa, Orff metodoa erabiltzeko prestatua dagoenean, laukizuzen formako kutxa akustiko baten gainean jartzen dira. Normalean, hiru mota daude: sopranoa, altua eta baxua, horietako bakoitza, eskala eta erdiarekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu