Xerpera Nepalen eta Indiako Sikkim estatuan xerpek hitz egiten duten sino-tibetar hizkuntza da. Herrialde guztietako datuen arabera xerperak 168.800 hiztun inguru ditu.[1]

Xerpera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Nepal
 India
Hiztunak168.800
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
Sino-tibetar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
Alfabetoatibetar alfabetoa eta Devanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xsr
Ethnologuexsr
Glottologsher1255
UNESCO1128
IETFxsr
Endangered
Languages Project

5690

Xerpera subjektu-objektu-aditz hurrenkeradun hizkuntza da.[2] Idazkerari dagokionez, bi sistema erabiltzen dira: devanagari eta tibetar alfabetoa. Gehiengoak sanskritoa oinarri duen devanagari idazkera hautatzen badu ere, eliteak tibetar alfabetoan oinarritutakoa nahiago du.[3]

Fonologia aldatu

Xerperak hurrengo kontsonanteak ditu:

Kontsonanteak
Ezpainbikariak Horzkariak Hobikariak Hobikariondokoak Sabaikariak Belarrak Glotalak
bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak bakunak hasperendunak
Herskariak ahoskabeak p t̪ʰ ʈ ʈʰ k
ahostunak b ɖ g
Igurzkariak s ʃ h
Afrikariak ahoskabeak t͡s t͡sʰ t͡ʃ t͡ʃʰ
ahostunak d͡z d͡ʒ
Sudurkariak m n ŋ
Hurbilkariak w l j
Dardarkari anizkunak r

Oinarrizko hiztegia aldatu

  • Thangbu? - Zer moduz?
  • Thuche"" - Eskerrik asko.
  • Las - Bai.
  • Hoshi - Ez.
  • Khyoro min kang hin? - Nola duzu izena?
  • Nye min Lhakpa hin - Lhakpa izena dut.
  • Khangba - Etxea.
  • Pala tang mama - Gurasoak.
  • Kitap - Liburua.
  • Cherwa - Euria.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Simons, Gary F.; Fennig, Charles D.. (2018). «Sherpa» Ethnologue: Languages of the World. Dallas, Texas (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  2. (Ingelesez) Givón, Talmy. (1979). On Understanding Grammar. Academic Press, 179 or. ISBN 9781483259932..
  3. (Ingelesez) Tournadre, Nicolas; Sherpa, Lakhpa Norbu; Chodrak, Gyurme; Oisel, Guillaume. (2009). (pdf) Sherpa-English and English-Sherpa Dictionary. Vajra Publications, 259 or. ISBN Vajra Publications..

Kanpo estekak aldatu