Xavier Rodríguez Baixeras

Xavier Rodríguez Baixeras (Tarragona, Katalunia, 1945 -) galiziar olerkaria da.

Xavier Rodríguez Baixeras

Bizitza
JaiotzaTarragona, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
galiziera
portugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Biografia aldatu

Tarragonan jaio zen arren, Ribadeon (Galizian) igaro zuen haurtzaroa, eta Vigora joan zen ondoren.

Olerkigintzako lehen urratsak La ciudad sumergida (1971) lanarekin egin zituen. Geroago argitaratu zituen Fentos no mar (1981) eta Lembranzas do areal (1985) olerki-liburuak.

1987an, bere olerki guztien antologia jasotzen duen Anos de viaxe (Poesía 1981-1987) kaleratu zuen. Urte hartan nabarmendu ziren Rodríguezek olerkigintzarako zituen dohainak; izan ere, Kritikaren saria eman zioten, A gándara da noite lanarengatik.

Hurrengo lan aipagarriak Os visitantes (González Garcés saria 1991n) eta Nadador (1995) izan ziren, eta Beira norte olerki-liburua argitaratu zuen 1998an.

Rodríguez Baixerasek estilo berezia darabil, eta bere bizipenak eta familiaren oroitzapenak sakontzen ditu, espazio eta denbora intimoa osatzen duten olerkiak idazteko.

Erreferentziak aldatu