Xantofila landareetan (landareek sintetizatzen dituztelako) eta animalietan (animaliek landareak jaten dituztelako) oso ugari diren kolore hori, gorri edo arreko pigmentu fotosintetikoen saileko konposatuetako bakoitza da.

Kriptoxantinaren formula kimikoa.
Udazkeneko hostoen kolore horia xantofilak ematen die.

Egitura kimikoa aldatu

Karotenoideen taldekoak dira, tetraterpenoak beraz, eta lipido izera dute. Formula kimiko hau dute xantofilek: C40H56O2. Landareen kloroplastoetan, kromoplastoetan eta olio-tantetan urturik izaten dira, eta, karotenoen eratorriak direnez, haiek bezala aldaketarik gabe igaro ohi dira landareetatik animalietara.

Xantofila motak aldatu

Xantofila ugari aurkitu dira naturan, hona hemen ezagunenak:

Xantofilak
 
Anteraxantina
 
Astaxantina
 
Biolaxantina
 
Fukoxantina
 
Kantaxantina
 
Kriptoxantina
 
Errodoxantina
 
Luteina
 
Neoxantina
 
Zeaxantina

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu