Xabierko gaztelua

X. mendeko gaztelua, Xabierren kokatuta
Artikulu hau Nafarroa Garaiko gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».

Xabierko gaztelua Nafarroa Garaiko Xabier hiribilduaren muino batean dagoen gaztelua da, Iruñetik 52 km ekialderantz eta Zangozatik 8 kilometrora kokatuta[1]. Aragoi ibaiaren ezkerraldean kokatzen da.

Xabierko gaztelua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Xabierko gazteluaren ikuspegia airetik
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaXabier
Koordenatuak42°35′38″N 1°12′57″W / 42.594°N 1.2158°W / 42.594; -1.2158
Map
Historia eta erabilera
JabeaJesusen Konpainia
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-404
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0008672
404
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historikoki sinbolismo handikoa da, bertan jaio baitzen Frantses (Frantzisko) Xabier, eta Nafarroako Erresumako familia gorenetako baten jabetza zelako, Jatsu-Azpilkueta, Erresumaren burujabetzaren alde borrokatu zena. Egun, Jesusen Konpainia da haren jabea.

Izena aldatu

Gazteluak bertako hiriaren izena du. Antzinako etxebarri izenaren eboluzioa omen da: exaberria, exabier eta xabier[2].

Deskribapena eta eraikuntza aldatu

Gazteluak hiru atal ditu, antzinatasunaren arabera mailakatuta. Dorre nagusia ez ezik, ziegak eta kapera ere azpimarratzekoak dira. Kaperan gurutzefika gotikoa eta hormetan Heriotzaren Dantza irudikatzen duten margolanak daude

Dorre nagusia, "San Migel dorrea" izena duena, alde zaharrena da, gaztelua sortu zuen dorre-talaia[3]. Gazteluan betan jaiotako Frantzisko Xabierkoari sagaratutako museoa ere badago[4].

Gazteluaren basamentuetan oinalde musulmanak daude, X. mendekoak izan litezkeenak. XI. mendean inguruko barrutia eraiki zuten, antzinako gelak sortu zuena. XIII. mendean gainera, lau aldetan atal poligonal bi eta dorre bi gehitu zituzten.


 
Gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

Historia aldatu

Erdi Aroa aldatu

Gazteluaren aztarna zaharrenak X. mendekoak dira. Garai hartan, dorre bat baizik ez zen, San Migelen Dorrea deitua.1198ko Nafarroaren inbasioan, indar aragoitarrek atzeman zuten, eta zenbait urtez hala geratu ziren gaztelua eta gertuko hiribildua, Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru berreskuratu zituen arte: Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria bereganatu zituen atzera. Azken epea bukatu eta aragoiarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin betiko geratu ziren Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.

1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuan egon zen 1474an Joana Aznarez Sada Martin Azpilkueta baztandarrarekin ezkondu zen arte. Azpilkuetako jaunaren alaba Maria Joanes Jatsurekin ezkondu zen, eta Joanes bihurtu zen gazteluko jaun.[2] Bertan jaio zen Frantses Xabier, Joanes Jatsuren eta Maria Azpilkuetaren seigarren semea. Ordurako lubanarroa ere bazuen, eta zubi mugikorra zuen barnealdera igaro ahal izateko.[5]


 
Gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

Nafarroaren konkista aldatu

 
Eraberritu aurreko Xabierko gaztelua (1894 edo lehenagokoa)

1512ko Nafarroako konkista eta gero, Joanes Jatsu eta haren oinordeko Mikel Jatsu Azpilikueta agaramontarrek Nafarroako errege-erreginen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Zorionez, mozketa bat baino ez zuten egin:[6]

  • Inguruko harresia bota zuten, eta baita bertako almena eta gezileihoak ere.
  • Lubanarroa bete zuten, lurrazala parekatuz.
  • Portada erraldoiak hautsi zituzten.
  • Dorre biak bote zituzten.
  • Zubi altxagarria eta lorategia hondatu zituzten.
  • San Migel dorrea erdira beheratu zuten.

1521ean, Mikel Jatsu zen Xabierko jauna, eta Hondarribian gotortu zen 1522-1524an, Karlos V.aren indar setiatzaileei aurre egiten. Zehazki, azpilkuetarrek eta Mariak berak ezin izan zituzten konfiskatu hainbat ondasun berreskuratu. Xabierko gazteluak familiaren eskuetan jarraitzen bazuen ere, familia hondamendi politiko eta ekonomikoan erortzen joan zen. Gaztelua gero eta gehiago hondatzen joan zen urteen joanean.

Mendetako bilakaera aldatu

Oinordetzaz oinordetza, gazteluak, Xabier herriarekin batera, Villahermosako dukeen eskuetan bukatu zuen. XIX. mendearen bukaeran gaztelua erortzeko zorian zegoen eta, María del Carmen de Aragón-Azlor Villahermosako dukesak ordainduta, Angel Goikoetxea arkitektoak zaharberritu egin zuen gaztelua.[2] Aldiz, arkitekto horrek berreraikuntza faltsua egin zuen, hainbat atal asmatuz; gainera, dukesa haren aginduz, basilika bat eraiki zuten gazteluari itsatsia 1901ean.[5]

XX. mendearen hasieran, Villahermosa dukesak gaztelua eta eraikitako basilika Jesusen Konpainiari eman zion. Redondo jesuitaren ekimenez, errore horiek zuzentzen saiatu ziren 1952an, baina basilika, maitatu ez arren, ez zuten eraitsi.[5] Urtero, martxoaren hasieran, gaztelura doan erromesaldia egiten da Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindari den Frantzisko Xabierkoa omentzeko: Xabierraldi izenekoa.


Xabierraldia aldatu

Urtero martxo aldera, Iruñetik hasi eta Xabierko gazteluaren aurrean amaitzen den Xabierraldia izeneko erromesaldia burutu ohi da, Espainiako Gerra Zibil ostean hasia.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa