Xabier Sarasola Lasa (Beasain, Gipuzkoa, 1960ko urtarrilaren 23a), euskal herritar musikaria da.[1][2]

Xabier Sarasola

Bizitza
JaiotzaBeasain1960ko urtarrilaren 23a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Javier Busto
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abesbatza-zuzendaria

Musicbrainz: 03b5f74c-02a4-4e49-8dbc-ab69e91a122a Edit the value on Wikidata

Biolin eta piano tituluduna, Beasaingo Udal Musika Eskolako biolin, harmonia, kantu koral eta harizko orkestrako irakasle da. Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatutako ikastaroak egin ostean Javier Busto, E. Ericcson, A. Eby, C. Hogset, eta G. Graden maisuen Zuzendaritzako ikastaroetan parte hartu izan du. “Loinaz” abesbatzako zuzendari , eta “Donostiako Orfeoi”-ko eta “KEA” ahots taldeko abeslari izan da.

Koruen zuzendaritzako ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu, eta hainbat lehiaketatako epaimahaietan parte hartu izan du: Europako Kantu Koraleko Sari Nagusia (Gorizzia, 2004), Arezzo (2007) eta Varna (2010). Tolosako Abesbatzen Lehiaketako epaimahaiko presidente izan zen. Bere obrak derrigorrezkoak izan dira “Tolosako Abesbatzen Lehiaketan”, eta CM-Ediciones Musicales argitaletxeak editatuko ditu.

Sarasolak sortutako Ahots zurien korurako konposizioak, "Vocalia" abesbatzak Basilio Astúlez-en zuzendaritzapean grabatuta Haizeak dakar diskoan monografikoan jasoa dago, pianoan autorea bera dagoelarik. Abesti sakroez gain, JosAnton Artze, Xabier Amuriza, Tere Irastortza, Kirmen Uribe eta Joxerra Garziaren olerkiei ere jarri diete doinua Sarasolak eta Vocaliak.[3][4]

Lanak aldatu

Hauek dira Xabier Sarasolaren obra edo harmonizazio batzuk:[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) UNANUA, JUANTXO. (2021-12-22). ««El disco acoge composiciones que he realizado desde los 90 hasta hace unos meses»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  2. Garmendia Artano, Nagore. (2023-07-25). ««Ez dute guk bezala abestuko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  3. «Xabier Sarasolaren hogei urteko konposizioak jaso dituzte lan batean» Berria 2012-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  4. a b HAIZEAK DAKAR, Xabier Sarasola - VOCALIA TALDEA. (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  5. «´Xabier Sarasola abesbatza' bilaketaren 10 emaitza» www.youtube.com (Youtube) (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu