Xabier Berasategi

txirrindulari gipuzkoarra

Xabier Berasategi Garmendia (Olaberria, 2000ko apirilaren 8a) gipuzkoar txirrindularia da.

Xabier Berasategi
Bizitza
JaiotzaOlaberria2000ko apirilaren 8a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Laboral Kutxa-Fundación Euskadi 2019-2022
Euskaltel-Euskadi 2023-
 

Kirol ibilbidea aldatu

Txirrindularitzan aritzeaz gain, Mekatronika Industrialeko ikasketak bukatu ditu.[1]

Junior mailan (19 urtez azpikoa) 2017ko Euskal Herriko Txapelketako hirugarren postuan sailkatu zen.[2] Hurrengo urtean Iruñeko Itzuliko (bigarrena sailkapen orokorrean) eta Gipuzkoako Itzuliko (hirugarrena orokorrean) etapa garaipen bana lortu zuen.

2019an Laboral Kutxa taldearekin fitxatu zen. Bere bigarren denboraldian, Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eskuratu zituen (23 urtez azpiko mailan), baita Kantabriako Itzulia ere. Bi urtez jarraian, 2021ean eta 2022an, Euskaldun Txapelketan gailendu da.[3]

2023ko denboraldian profesionaletara pasatuko da Euskaltel-Euskadi taldean.[4]

Palmaresa aldatu

2017

  • 3. Euskal Herriko errepideko txapelketan (junior)

2018

2020

2021

2022

2023

2024

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu