Francisco Xabier Azkargorta Uriarte, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1953ko irailaren 26a) futbolari ohia, futbol entrenatzailea eta futbol esataria da.

Xabier Azkargorta
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1953ko irailaren 26a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1972 / 1973
Athletic1972 / 197700
Bilbao Athletic1975 / 1976
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera175 zentimetro

Bizitza aldatu

Gaztetan, Real Sociedad eta Bilboko Athleticeko jokalaria izan zen. Lesio larri baten ondorioz futbol profesionala utzi eta medikuntza ikasi zuen Bilbon eta Bartzelonan.

Azpeitiko ikastolan Soin Hezkuntza irakasle jardun ondoren, futboleko entrenatzaile titulua atera zuen, eta Espainiako lehen mailan Espanyol, Valladolid, Sevilla eta Tenerife taldeak entrenatu ondoren, Boliviara joan zen selekzionatzaile. Boliviako talde nazionala Estatu Batuetako Mundialerako (1994) sailkatu zuen, besteak beste Brasil eta Uruguai mendean hartu eta gero. Txilen eta Japonian ere aritu da entrenatzaile lanetan. Izan ere, Japoniako Yokohama Marinos taldeaz arduratu zen 1998. urtean entrenatzeari utzi zion arte.

Ordutik hona, telebista, irrati eta prentsa idatzian ari da kolaboratzaile lanetan, eta 2000. urtean Futbolsofia liburua argitaratu zuen, euskaraz. Euskaraz ez ezik, ederki egiten du gaztelaniaz, ingelesez, txineraz eta japonieraz ere, eta ulertzen ditu italiera eta portugesa. Gaur egun ETB eta Canal + telebista kateentzat egiten du lan, futboleko esatari.

Palmaresa, entrenatzaile gisa aldatu

Entrenatzailea aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.