Xabier Agirre Lopez

euskal politikaria
Artikulu hau arabar politikari jeltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier Agirre (argipena)».

Xabier Agirre Lopez (Gasteiz, 1951ko apirilaren 8a - Iruñea, 2021eko otsailaren 13a[1]) arabar politikaria izan zen. Teknikari administraria lanbidez, Gasteizko Aurrezki Kutxan lan egin zuen, Euzko Alderdi Jeltzalearekin (EAJ) bere ibilbide politikoari ekin zion arte.[2]

Xabier Agirre Lopez

(2010)

Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2016ko abuztuaren 2a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Arabako Ahaldun Nagusia

2007ko uztailaren 27a - 2011ko uztailaren 7a
Ramón Rabanera - Javier de Andrés Guerra

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko urriaren 4a - 2007ko irailaren 21a
Javier Balza Aguilera - Garbiñe Sáez Molinuevo
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2004ko apirilaren 1a - 2005eko otsailaren 22a
Emilio Olabarria
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaGasteiz1951ko apirilaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2021eko otsailaren 13a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, bankaria eta administrari laguntzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ibilbide politikoa aldatu

EAJko eusko legebiltzarkidea izan zen VII. eta VIII. legegintzaldietan lehenengo, eta X. legegintzaldian, ondoren.. EAJko Araba Buru Batzarreko lehendakari eta Euskadi Buru Batzarreko idazkari eta bozeramaile izan zen 1983tik 1987 arte.

Herrizaingoko sailburuordea, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aholkularia eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere izan zen.

2007tik 2011 arte, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusi izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Urain, Jon O.. «Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi ohia hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Xabier Agirre», Nueva Economía Fórum, 2010-09-24.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Ramon Rabanera
 
Arabako Ahaldun Nagusia

2007-2011
Ondorengoa
Javier de Andrés