Xabi Tolosa

Euskal aktore eta marrazkilaria

Xabi Tolosa (Tolosa, Gipuzkoa, 1987ko irailaren 23a) aktorea eta marrazkilaria da. ¡Caramba! argitaletxeak argitaratu zuen Esto se ha hecho mil veces (euskaraz: «Hau mila aldiz egin da») komikiarengatik ezaguna da; era berean, Cabás zein Todos tus secretos film luzeetan jokatu zituen rol nabarmenengatik ere fama handia lortu zuen. Fotogramas aldizkariak, 2016an, Espainiako Erresumako «beste zinemagintzako» funtsezko hamar antzezleen artean sartu zuen.[1]

Xabi Tolosa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Tolosa
JaiotzaTolosa1987ko irailaren 23a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, marrazkilaria eta irakaslea

xabitolosa.com
IMDB: nm5083434 Twitter: xabitolosa Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Xabi Tolosan jaio zen 1987an, bere unibertsitate-ikasketak Bilbon egin zituen, bikoizketa zein antzerki lanetan murgilduta zegoen bitartean.[2] 2011an Madrilera joatea erabaki eta bertan, film laburretan zein publizitatean lan egiteari ekin zion. Hurrengo urtean Cabás film luzea egin zuen Pablo Hernando zuzendari arabarraren gidaritzapean, azken hau espainiar low cost zinearen eredu gisa hartzen da.[3][4] Hurrengo urteetan gauzatu zituen lanen artean Nacho Vigalondoren Carlota film laburrean eta Manuel Bartualen Todos tus secretos pelikulan egin zituenak aipagarri ditugu.[5] Aipatu dugun azkenak Malagako Jaialdian sari bat jaso zuen, argitaratu zen urtean bertan.[6] Denboraldi horretan zehar, 2012an bere kabuz, Esto se ha hecho mil veces komikia argitaratzeari ekin zion, horretarako sare sozialak baliatuz. Bic boligrafoekin egindako komiki autobiografiko bat dugu,[7] sare sozialei esker zabaltzea lortu zuena.[8][9] 2013an, ¡Caramba! argitaletxeak, humorean esperientziadunak, aipatutako komikiaren lehen hiru denboraldien bilduma bat izateko asmoa zuen liburu bat argitaratu zuen.[10]

Filmografia aldatu

Zinea aldatu

  • Azules. Zuzendaria: Pablo Hernando (2009). Film laburra.
  • Agustín del Futuro. Zuzendaria: Pablo Hernando (2011). Film laburra.
  • 85.12.30. Zuzendaria: Manuel Bartual (2012). Film laburra.
  • Cabás. Zuzendaria: Pablo Hernando (2012).
  • Desafío Final. Zuzendaria: Manuel Bartual (2013). Film laburra.
  • Ventanitas. Zuzendaria: Manuel Bartual (2013). Film laburra. Jameson Saria eskuratu zuen.[11]
  • Carlota. Zuzendaria: Nacho Vigalondo (2013). Film laburra.
  • Todos tus secretos. Zuzendaria: Manuel Bartual (2014). Canal Saria + Malagako Jaialdiko Zonazineko Pelikularik Onena izateagatik
  • Berserker. Zuzendaria: Pablo Hernando (2015).

Bikoizketa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Los 10... intérpretes imprescindibles del Otro Cine Español» Fotogramas 2016-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Viva la Gente 54 (Xabi Tolosa)» iVoox (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Fotogramas.es - Cine - Estrenos - Películas - Series - Fotogramas» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Cabás | Sinopsis, crítica, tráiler, análisis | El Espectador Imaginario» www.elespectadorimaginario.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  5. «'Carlota', la nueva Chica GQ de Nacho Vigalondo» GQ 2013-09-18 (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  6. Malagako Jaialdiko irabazleak, 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  7. «Entrecomics Comics» www.entrecomicscomics.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).[Betiko hautsitako esteka]
  8. España, ACDCómic, Asociación de Críticos y Divulgadores de Cómic de. «Cómic digital hoy | ACDCómic, Asociación de Críticos y Divulgadores de Cómic de España» www.acdcomic.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  9. Bilbao24horas webgunea, Xabi Tolosari elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka] (Gazteleraz) 2018 azaroaren 1ean koltsultatua.
  10. Bic koadernoei eta Xabi Tolosaren lanari buruzko informazioa duen PDFa, 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  11. Jaialdiko saria lortu zuela erakusten duen webgunea[Betiko hautsitako esteka], 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  12. (Gaztelaniaz) tolosa, xabi. «Un dos, los micrófonos» Esto se ha hecho mil veces (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).

Kanpo estekak aldatu