XX. mendeko musika klasiko

XX. mendeko musika klasikoari gertaera iraultzaile batek eragin zion: musika entzuteko beste modu bat azaldu zen, musika atzeman, grabatu, erreproduzitu eta banatzeko garatutako teknologia berrietan oinarritu zena.

Bestalde, munduan garraiobideak eta hedabideak sakon garatu zirenez, ia ezinezkoa da errealitate bakartzat hartzea XX. mendeko musika. Musikaren fenomenoaz hitz egiterakoan zehatz-mehatz kokatu behar da deskribatu nahi duguna, geografikoki ez ezik, musikaren sorkuntza-bitartekoen eta transmisio-bitartekoen mailan ere.

Gainera, garaiko musika guztiari izugarri eragin dio herri-musikaren goraldiak, Euskal Herrian ere bai. Oldar berri hark bultzatuta, XX. mendearen lehenengo hamarkadan euskal herritar gazte taldetxo bat zebilen Europako lurraldeetan barrena, musika ikasi guran: Gabiola, Azkue, Zulaika (Aita Donostia), Guridi, Usanditzaga... Jesus Guridi eta Aita Donostia, 1886an jaioak, eta Jose Maria Usanditzaga, urtebete gazteagoa, aritu ziren une hartan Europan egiten zen musika Euskal Herrian itxuratzeko lehen saioa.[1][2][3]

Beraz, XX. mendeko Europako musika-produkzioan zentratu beharrean, musikologia klasikoa mende honetan Europako musika-tradiziotik abiatuta idatzi den musika aztertzen aritu da.

Ezaugarri orokorrak aldatu

XX. mendeko musika, bere ikusmoldean, ez da desberdina soilik, nolabait oinarrian aurreko mendeetako musikaren printzipioen aurkakoa ere bada. Aldaketa horrek eragina izan zuen konpositoreak lantzen dituen ia alderdi guztietan: elementu melodiko eta erritmikoetan, forma musikaletan eta instrumentazioan. Baina mutazio erradikal eta sakonena eremu harmonikoan izan zen, zehazki tonalitatean.[4]

XX. mendeko musika askotarikoa izan zen, eta, beraz, ez dago estilo nagusirik. Hala ere, aldi horretan musika klasikoaren ezaugarri nabarmen bat disonantziaren erabilera areagotzea izan zen. Horregatik, mende hau batzuetan “aldi disonante” gisa izendatu izan da, bere musikaren zati handi bat praktika aldi arruntaren (1600-1900) aldeko edo kontrako erreakzioa izan zelako, kontsonantzian enfasia jarri zuena.[5]

Joera nagusiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskal musika klasiko unibertsala» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  2. (Ingelesez) «Musika Klasikoa by Olaia Medinilla - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  3. «Soinuak-xx.mendeko musika | Música | Wikiteka, apuntes, resúmenes, trabajos y exámenes de Secundaria, Bachiller, Universidad y Selectividad» www.wikiteka.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  4. Albet, M. (1974). La música contemporánea, pag. 37
  5. Schwartz i Godfrey 1993, 9-43

Bibliografia aldatu

  • ALBET, Montserrat. Musika garaikidea. Salvat Editores, Bartzelona, 1974. ISBN 84 345 7380 6
  • SCHWARTZ, Elliott, eta Daniel GODFREY. Music Since 1945: Issues, Materiales and Literature. Wadsworth Publishing Co Inc, 1993. ISBN 0-02-873040-2

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu